Kopla zaharrak, abeslari berriak

Hainbat abeslari iztarriak berotzen hasi aurretik

«Aterik ate ohitura zaharrak, (…) berritzeko asmoz” irten ohi dira Santa Herriko eguna”, hurritz makilak eskuan, “etxe guztiak kantuz poztera” beren txirotasunean aberats baitira eztarriz eta osasunez.

Ohitura zaharra mantentzetik haratago, berreskuratu egin nahi izan dute aurten, Donostiako Deustuko Unibertsitatek Euskal Kultur Mintegiko kideek. Urteak ziren melodia gazi-gozo hau bide lagun hartuta, kalerik kale irteteari utzi zitzaiola etxe honetan eta horri irtenbidea eman nahi izan diote. 16:00etan izan zuten zita eztarriak berotzeko. Jarraian, 18:00en bueltan, hogeiren bat lagun atera ziren Unibertsitatetik, Nazabal eta Zabaleta soinu joleen atzetik, kopla zaharrak abesteko. Giro onean eta Unai Gaztelumendi bertsolariak geldialdi bakoitzean botatako bertsoek alaituta egin zuten Alde Zaharrera bitarteko bidea. Gaztelumendik kantuan aitortu bezala, agian eztarri eta abeslaririk finenak bertan elkartu ez baziren ere, intentzio eta gogo faltarik ez zen hauen baitan. Makilen erritmoan eta kriseiluaren sugarrek argituta, gaua ez zen ez oztopo ez aitzakia izan iluntzeko 21:30ak arte luzatu zen ibilbidean.

Euskal Kultur Mintegiko kideei jende gehiago batzea bazuten ere jomuga, gustura zeuden bertaratu zirenen erantzunarekin eta aurten berreskurapen lana izan dena, apurka benetako ohitura bilakatu dadin lanean jarraitzeko prest agertu dira. Aitzitik, gure herrialde historikoan, Gipuzkoan, horren ohikoa den beste ohitura bati eusteko gonbita egiten dute, gaurbertan, Astigarragako Lizeaga sagardotegian afaria antolatu baitute. Bertan trikitixa eta pandero doinuez gain, Beñat Gaztelumendi eta Jokin Labaien bertsolariaren kantuez gozatzeko parada izango dute.

Sagardotegiaren ostean, festarekin jarraitu nahi duenak berriz, Rotonda dantzalekuan izango du aukera gorputza astintzeko. Izan ere, Euskal Kultur Mintegiak festa antolatu baitu ostiral goizean ohetik jaikitzeko presarik ez duenarentzat.

Jokin Labaien bertsolara
Beñat Gaztelumendia bertsolaria













Infocom Editore Taldea 13 publicaciones

1 Comment

  1. Kopla zaharrak oroitzapen ederrak, lehengo neskak liluratzeko aproposak izan ziren, egun eztait nik hainbeste David Ghetta ta horrelako marikonadekin asko balioko duen… Ea zeuek ere kanta ta kanta neska polit bat aurkitzezuen…

Comments are closed.