Last.fm ez da debalde izango

Bazebilen zurrumurrua, baina orain albiste da. Apiriletik aurrera, Last fm delakoaren musika zerbitzua ordaindu beharko dugu. Zehatz esanda, 3 euro ordaindu beharko ditugu hilero, hori bai, AEBetan, Alemanian eta Erresuma Batuan bizi ez bagara, hauek salbuespen baitira.

Itxura batean behintzat, mesede egin behar lioke honek azkenaldian sortutako streaming moduko musika zerbitzari sortari, Deezer eta Spotify bezalakoei. Gero eta ezagunagoak ari dira bilakatzen eta soinu aldetik aparteko kalitatea daukate. Bestalde, duten katalogoa ere ez da txikia; Spotifyk  10.000tik gora abesti berri sartzen du egunero databasetan eta antzeko eskaintza emango du ere familira iritsitako azken kideak: yes.fm (hau ere ordaindu beharrekoa). Aipatutako azken biak estudiatzen ari omen dira euren eskaintza IPhone eta Ipod Touch delakoetara zabaltzea.

Asier Leoz 74 publicaciones
Profesor
ASIER LEOZ AIZPURU es doctor en Comunicación por la Universidad de Deusto. Actualmente es profesor contratado en la Universidad de Deusto, donde imparte docencia en el campus de Donostia. Su actividad docente se concentra en el Grado en Comunicación. Concretamente imparte las siguientes asignaturas, Herramientas Multimedia, Elaboración de Mensajes Radiofónicos y Producción Radiofónica. ASIER LEOZ AIZPURU ha estado trabajando en los últimos 20 años en radio como realizador y locutor de programas en EITB. ASIER LEOZ AIZPURU pertenece al equipo de investigación de Comunicación y defendió en 2015 su tesis doctoral titulada Las revistas especializadas en la configuración de un espacio musical indie en España; el caso Rockdelux 1990-2010.

8 Comments

  1. Beno.. baino irrati zerbitzua bakarrik izango da ordaintzekoa…

    Spotify-n publizitatea ‘iresntsiz’ ordaintzen duzu.

  2. Hori da, Jokinek dion eran irratia bakarrik ordaindu beharko dugu. Spotify oso ondo dago, baina aitortu behar da ere gero eta iragarki gehiago sartzen dituztela abestien artean. Ez dezagun ahaztu ere beta fasean dagoela, ez gaitezen arritu hemendik gutxira ordaintzeko bihurtzen bada.

Comments are closed.