[:eu]»Erlaziozko izenak, izen-elkarketa, eta Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegia

image_galleryElixabete Perez Gaztelu irakasle ikertzaileak Ibon Sarasolaren gorazarreko liburuan parte hartu du.

Hauxe laburpena:

Osagarria lexikoan ase eta mendekotasunezko izen elkartuak —Eguzki-lore moduko izen elkartuak— eratzen dituzten erlaziozko izenak landu ditugu. Zehatzago esan, mendekotasunezko izen-elkarketan erlaziozko izenok burua direnean hitz elkartuko beste osagaiarekin (ezkerreko osagaiarekin) gauzatzen duten egitura-harremana “osagarri-buru” edo “modifikatzaile-buru” den. Hori erabaki ahal izateko hitz elkartuko osagaien arteko erlazio semantikoak ezinbestean hartu behar dira kontuan.

Erakutsi dugu alde horretatik erlaziozko izen guztiak ez direla gisa berekoak. Euskaltzaindiak argitaratu berri duen hitz elkartuen gaineko azken lana (HE/2) —osatzen duten sailkapen, azalpen eta adibidetegia— baliabide aukerakoa da erlaziozko izena eta elkartu motak erkatzeko. Horren guztiaren atzean hitzen informazio semantikoa dagonez gero, hiztegiko informazioa (hiztunona, hiztegigileena) funtsezkoa da: Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegia (1996) jo dugu begiz lan honetako makulu gisa. Adibideak bertatik hartu ditugu eta argibide ugari ere bai.

Perez Gaztelu, Elixabete. "Erlaziozko izenak, izen-elkarketa, eta Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegia". Fernandez, Beatriz, Pello Salaburu (arg.). Ibon Sarasola, Gorazarre. Homenatge, Homenaje: 555-570. Bilbo: EHU, 2015.
Elixabete Perez Gaztelu 14 publicaciones
Profesora · Euskal Gaien Institutuko Zuzendaria
ELIXABETE PÉREZ GAZTELU es licenciada y doctora en Filología Vasca por la Universidad de Deusto. Actualmente es profesora titular en la Universidad de Deusto. Imparte docencia en los campus de Donostia-San Sebastián y Bilbao. Su actividad docente se concentra en el grado de Comunicación y en los de Lenguas modernas y Lengua y Cultura vasca. Imparte las siguientes asignaturas, Teoría de la Información y de la Comunicación I (euskera), Elaboración y producción de mensajes para prensa escrita (euskera), Taller de Comunicación oral (euskera), Trabajo Fin de grado (euskera y castellano) y Escritura académica (euskera). Sus publicaciones tratan principalmente de competencias comunicativas y uso de la lengua en la comunicación. En los últimos años ha estado trabajando en competencia de comunicación escrita en jóvenes vascos. Pertenece al equipo de investigación Comunicación, reconocido como equipo de tipo B por el Gobierno Vasco. Otras áreas de interés investigador son TIC y uso de la lengua en la comunicación escrita y oral. Uso de la lengua en los medios de comunicación vascos.