“Emakume bertsolarien plaza: Joxepa Antoni Aranberri ‘Xenpelar’” hitzaldia izango da maiatzaren 15ean
14 de mayo de 2013Ion MuñoaProfesoradoComentarios desactivados en “Emakume bertsolarien plaza: Joxepa Antoni Aranberri ‘Xenpelar’” hitzaldia izango da maiatzaren 15ean
Euskal Kultur Mintegiak antolatutako hitzaldian, Elixabete Perez Gazteluk emakume bertsolari bati buruzko lehen monografia aurkeztuko digu (berriki gune honetan bertan eman zen haren berri): Joxepa Antoni Aranberri ‘Xenpelar’-en giroa, plaza, bertsoak, bizimodua…
Datorren asteazkenean, maiatzaren 15ean, “Emakume bertsolarien plaza: Joxepa Antoni Aranberri ‘Xenpelar’” hitzaldia izango dugu Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko Arrupe Aitako 009 gelan, 15:00etan. Elixabete Perez Gaztelu, Komunikazioko Graduko irakaslea eta monografiaren egilea, izango da hizlaria. Bere lanaren emaitzez ez ezik, lan-prozesuari buruz ere hitz egingo digu errenteriarrak; “horrela, hitzaldia entzuleentzat praktikoa ere izan dadin”.
Ikerketa-lan honen emaitzetan eta Joxepa Antoni Aranberri Xenpelarrek bertsogintzari eginiko ekarpenetan interesatuta bazaudete, animatu Euskal Kultur Mintegiak antolatutako hitzaldira: euskal bertsogintzaren beste ikuspegi bat ezagutuko duzue.
Profesor · [:es]Equipo editorial de Infocom[:eu]Infocomeko editore taldea
[:es]Ion Muñoa Errasti es licenciado en Humanidades y Comunicación por la Universidad de Deusto, y doctorando por la Universidad de Deusto. Actualmente es profesor en la Universidad de Deusto, donde imparte docencia en los campus Donostia. Su actividad docente se concentra en el grado de Comunicación. Concretamente imparte las siguientes asignaturas: Tresna Multimediak (euskera), Elaboración de Mensajes para la Web (español) y Principios de Comunicación Gráfica (español). Sus áreas de investigación se centran en la comunicación política de la web. Pertenece al equipo de investigación de Comunicación, reconocido por la UD.[:eu]Ion Muñoa Errasti Giza Zientziak eta Komunikazioan lizentziatua da (Deustuko Unibertsitatea) eta egun doktore tesia egiten ari da (Deustuko Unibertsitatea). Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakaslea da eta Donostiako campusean irakasten du. Komunikazioko Graduan irakasten du. Irakasgai hauek ematen ditu: Tresna Multimediak (euskaraz), Elaboración de Mensajes para la Web (gaztelaniaz) eta Principios de Comunicación Gráfica (gaztelaniaz). Ikerketako bere arlo nagusia Webeko komunikazio politikoa da. Deustuko Unibertsitateko Komunikazio ikertaldeko kidea da.
Aurten bete dira 50 urte Euskaltzaindiak euskara eredu bateratua abian jarri zuenetik, hots, euskara batuaren jaiotza ofizialetik. Arantzazuko Batzarrean daude urtemuga bete berri duen lorpenaren oinarriak; izan ere, 1968. urteko urriaren 3an, 4an eta 5ean bildu ziren Euskaltzaindiko kideak Arantzazuko […]
El grupo de investigación Género y Medios de Comunicación de la Universidad de Deusto presentó ayer el libro Dirigir en Femenino. Sus autoras, las profesoras de la Facultad de Humanidades Mª Jesús Pando, Mª Pilar […]
Elixabete Perez Gazteluk, Komunikazio saileko irakasleak, Joxepa Antoni Aranberri Petriarena Xenpelar (1865-1943) bertsolari errenteriarraren gaineko ikerlana argitaratu berri du apirilean. Errenteriako Udaleko Berdintasunerako Kontseiluak eskatuta aztertu du, eta apirilaren 16an aurkeztu zuen jendaurrean, herriko udaletxean […]