Imanol Miner Aristizabal, Kutxako hizkuntza kudeatzailea eta Deustuko ikasle ohia, Deustun izan dugu ESTE eta GIZKOko ikasleei Kutxaren hizkuntza kudeaketa nolakoa den erakusten. 1970eko hamarraldian hasi ziren Gipuzkoako kutxa eta bankuak euskararen ardura hartzen eta euskara finantza munduan normalizatzeko lan handia egin zuten. 1990ean Kutxa sortu zen, eta aurretik egindako lanari jarraiki, langileen elebitasuna bultzatu nahi izan zuen. Nahiz enpresaren barrengo komunikazioan, nahiz bezeroei begirakoan zerbitzu guztiak euskaraz eta erdaraz eskaintzea izan zuen helburu Kutxak. 2000. urtetik aurrera, enpresa hedatzen joan ahala eta kalitateko irizpideei jarraituz, eleaniztun bihurtu da tokian tokiko hizkuntzan zerbitzuak eskainita: Katalunian katalanez, Galizian gailegoz… Minerren aburuz, beste arlo batzuen artean, enpresek hizkuntzen kudeaketari poliki erreparatu behar diote lehiakor izan nahi badute.
Jon Agirre, Ander Esnal, Joana Ezkiaga, Ilargi Tapia. GIZKO 2.