“Kuriosoa da euskaldunentzat pentsatutako liburu bat argentinoz entzutea”

Unai Elorriaga grabaketaren pasadizoez hizketan
Unai Elorriaga grabaketaren pasadizoez hizketan

Badirudi Euskal Kultur Mintegia martxa onean dabilela. Gaurkoan, fakultate ezberdinetako ikasleek osatutako talde honek SPrako tranbia liburuan oinarritutako Un poco de chocolate filma proiektatu eta Unai Elorriaga idazlea ekarri du gure artera. Gradu Aretoan bildu diren lagunek gaur egungo idazle euskaldun garrantzitsuenen artean aurki dezakegun Unai Elorriagari nahi izan dituzten galderak egin ahal izan diote.

Liburu bat pelikula bihurtzea ez da gauza makala, idazlearen hitzetan, ez bereziki kamara bakarrarekin grabatu beharrekoa: Aitzol Aramaio zuzendariaren deia jaso, produktorearen bila ibili, aktoreak lortu… idazleak zioenez “flipatu egin nuen lehenengo egunetik”, pelikula bat egiteak atzetik daukan lana azaltzen zuenean. Izan ere, Héctor Alterio, Julieta Serrano, Daniel Brül eta Barbara Goenaga aktoreak protagonista izatea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.

Solasaldian zehar filmaren grabaketari eta baita liburuari buruzko hainbat anekdota kontatu izan ditu Elorriagak: produktoreak gidoian sartu ta idazleak nahi ez zituen esaldi pastelosoak, istorioan trenbideak zuen garrantzia… Azken batean, berak zioen moduan “nire inguruan dudan jendeari begiratzen okurritzen zaizkit istorioak”.

Nerea Alonso

Infocom Editore Taldea 13 publicaciones