Euskal hiztun komunitatearen komunikazio beharrak aztergai, TOKIKOM jardunaldian

Zer egitura komunikatibo behar du euskal hiztun komunitateak?”. Galdera horri erantzuten saiatzeko jardunaldia antolatu dute TOKIKOMek eta TOPAGUNEAk ekainaren 15erako, Arrasaten. Gogoeta teoriko-praktikoa egin nahi dute, Euskal Herriko zein kanpoko aditu eta arituen eskutik.


TOKIKOM jardunaldia
TOKIKOM jardunaldia

Azken hamarkadan, aldaketa erraldoiak gertatzen ari dira hedabideen alorrean. Interneten hedapenak goitik behera aldatu ditu informazioa kontsumitzeko ohiturak, eta horrek eskaintza egokitzeko beharra ekarri du. Hedabide analogikoetatik digitaletarako trantsizio garai honetan, medioek errentabilizatzeko zailtasun handiak dituzte, horren azkar aldatzen ari den kontestura egokitzeko formula aurkitu ezinik. Hori gutxi balitz, krisi ekonomikoak ere publizitate inbertsioaren beherakada nabarmena ekarri du, orain arteko diru iturririk nagusiena kolokan jarriz.

Euskal hedabideek ere zuzen-zuzenean paraitu dituzte krisi zein globalizazioaren ondorioak, haien problematika bereziari gehitu zaizkionak: atomizazioa, merkatu mugatua, erdarazko egitura handiekin lehiatu beharra… Kontestu horretan, euskal hedabideak elkarlaneko dinamika batean murgildu dira berriki, etorkizuneko erronkei aurre egiteko baliabide eta estrategiak elkarrekin garatzeko. Zailtasunak zailtasun, une zirraragarri eta itxaropentsuak bizi dira gaur egun sektorean.

Tokiko hedabideak ere sendo ari dira aldaketa garaiari aurre egiten: hasteko eta behin, TOKIKOM sortu zuten 2009an, marka bateratu gisa. 2012an, berriz, marka hori edukiz hornitu eta azpisektorearen ordezkari bilakatzen ari den TOKIKOM enpresa sortzea erabaki dute, tokiko hedabideen esparru komunak, solaskidetza bateratua eta integrazio bideak kudeatzeko.

TOKIKOMen jardueraren estrategia nagusiak finkatzeko unea heldu da, eta horixe da hain zuzen jardunaldi hauetan elkarlanean landuko dena. Helburu nagusia, galdera orokor bezain garrantitsuari erantzutea: zer egitura komunikatibo behar dugu euskaldunok? Nola erantzun ahal diogu horri tokiko hedabideetatik? Jardunaldia TOPAGUNEAk eta TOKIKOMek antolatu dugu, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Mondragon Unibertsitatearen laguntzaz.

Galdera horri erantzuteko, gogoeta teoriko-praktikoa egingo dugu ekainaren 15ean, ostirala, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. Adituek iradokitzen dizkiguten zertzelada teorikoak, han eta hemengo hedabideen esperientzia praktikoak eta bertan bultzatutako ideia jasa uztartuz, euskarazko tokiko hedabideen etorkizuneko estrategiarako gakoak adosten saiatuko gara.

Euskal komunitateak soziolinguistika ikuspegitik nolako hedabideak behar dituen hausnartzeaz gain, behar hauetara egokitzeko medioek egokitu beharreko aspektuetan sakonduko da maila handiko adituen eskutik. Besteak beste, lagun hauek izango ditugu gonbidatu:

  • Nekane Goikoetxea (HUHEZI, SORGUNEAk ikertegia), SORGUNEAK ikertegia eta Topagunearen arteko elkarlanaren haritik, hedabideen funtzio funtzio eta helbutu soziolinguistikoetaz arituko da Nekane, hedabideen ‘euskararen normalizazioan laguntzeko’ helburu orokorraren esannahian eta inplikazioetan sakonduz.
  • Aitor Zuberogoitiak eta Eneko Bidegainek (HUHEZI) hedabideen munduan sumatzen diren joera nagusiak hartuko dituzte hizpide eta, batez ere, joera horiek zer abantaila eta desabantaila ekar dezaketen tokiko hedabideon esparrura.
  • Luistxo Fernandezek eta Gari Araolazak (CodeSyntax) ikuspegi teknologikoa txertatuko dute jardunaldian, IKTek tokiko hedabideei aurkezten dizkieten aukerak eta erronkak aztertuz.
  • Belgikatik, Bart Bijnens-ek Belgikako Het Belang Van Limburg tokiko egunkari arrakastatsuaren online eta offline esperientziaren berri emango digu.

Adituen ekarpenak entzunda, parte hartzaileek ere izango dute haien ideiak, gogoetak eta kezkak azaltzeko aukera. Jardunaldiaren helburu nagusia euskaldunon komunitateak behar duen esparru komunikatibo berria diseinatzeko gakoak aurkitzea da, eta horretarako, funtsezkoa da dagoeneko esparru horretan lanean ari direnen ekarpenak biltzea.

Jardunaldia ekainaren 15ean izango da Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean, eta matrikula zabalik dago jadanik. Izena emateko zein egitarauaren azken xehetasunen berri jasotzeko, helbide honetara jotzea besterik ez dago: http://jardunaldiak.tokikom.com



Testua:TOPAGUNEA Euskara Elkarteen Federazioa

Ion Muñoa 89 publicaciones
Profesor · [:es]Equipo editorial de Infocom[:eu]Infocomeko editore taldea
[:es]Ion Muñoa Errasti es licenciado en Humanidades y Comunicación por la Universidad de Deusto, y doctorando por la Universidad de Deusto. Actualmente es profesor en la Universidad de Deusto, donde imparte docencia en los campus Donostia. Su actividad docente se concentra en el grado de Comunicación. Concretamente imparte las siguientes asignaturas: Tresna Multimediak (euskera), Elaboración de Mensajes para la Web (español) y Principios de Comunicación Gráfica (español). Sus áreas de investigación se centran en la comunicación política de la web. Pertenece al equipo de investigación de Comunicación, reconocido por la UD.[:eu]Ion Muñoa Errasti Giza Zientziak eta Komunikazioan lizentziatua da (Deustuko Unibertsitatea) eta egun doktore tesia egiten ari da (Deustuko Unibertsitatea). Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakaslea da eta Donostiako campusean irakasten du. Komunikazioko Graduan irakasten du. Irakasgai hauek ematen ditu: Tresna Multimediak (euskaraz), Elaboración de Mensajes para la Web (gaztelaniaz) eta Principios de Comunicación Gráfica (gaztelaniaz). Ikerketako bere arlo nagusia Webeko komunikazio politikoa da. Deustuko Unibertsitateko Komunikazio ikertaldeko kidea da.