Azken urteotan musika entzuteko moduan iraultza sortu duen Spotify aplikazio arrakastatsuaren Espainiako arduraduna, Lutz Emmerich country manager-a, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean izango dugu. Komunika Zikloaren baitan gonbidatuta, eta Komunikazio Sailak antolatutako hitzaldian, Emmerich jaunak Spotify-ren kasua azalduko die ikasle, irakasle eta hala nahi duten hiritar guztiei. Hitzaldia abenduaren 15ean, asteazkena, arratsaldeko 16etan izango da, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campus-eko Matteo Ricci eraikineko gela digitalean. Hitzaldira joaterik ez dutenek ere izango dute jarraitzeko aukera streaming bidez. Sarrera librea den arren, lekuarekin arazorik egon ez dadin Deustuko ikasle ez diren eta etortzeko asmoa dutenei asier.leoz@deusto.es helbidera mezu bat idazteko eskatzen zaie.
Lutz Emmerich Enpresa Zientzietan Lizentziatua da eta online ingurunean garatu du orain arteko jardun profesionala. Hamalau urte daramatza Internet-eko enpresetan lanean aholkulari, zuzendari edo country manager zereginetan. Orain arte honako konpainietan aritu da: United Internet, Ogilvy, Wanadoo, TradeDoubler, eta XING. Azken urteotan, berriz, Spotify musika entzuteko aplikazio eta enpresan Espainiako arduradun nagusia da.
Spotify-k urte gutxian arrakasta handia lortu du, eta azkar hedatu da ia Europa guztian zehar. Hala ere, bilakaera polemika-sortzaile izan da askotan. Spotify-ri buruz gehiago jakin nahi duenarentzat, hona hemen artikulu batzuk:
Ikusmina eta interesa. Bi hitz horiek azpimarratuko nituzke atzoko hitzaldiaren izateaz. Batzuek espero baino gutxiago, baina denentzat ere jakingarri entretenitua izan zel aesango nuke. Aurrerantzean ere bide honetan jarraitzeko modukoa. Honatx ikasle baten iritzia: http://ihatetosaybutitoldyouso.blogspot.com/2010/12/lutz-emmerich-nos-habla-de-spotify.html