Ubuntuk bost urte bete ditu sasoi onean

Ubuntu 9.04: Jaunty Jackalope bertsioa
Ubuntu 9.04: Jaunty Jackalope bertsioa

«Ni naiz guztiok garelako». Hori izango litzateke Ubuntu hitz afrikarraren itzulpena.

Izen horri helduta jarri zen martxan orain bost urte Linux barruko Ubuntu sistema operatiboa, Microsoft Windows erraldoiaren alternatiba librea hasiera batean eta, egun, lehendabiziko aukera erabiltzaile askorentzat. Urtero bi bertsio berri ateratzen ditu Ubuntuk, apirilean bata eta urrian bestea, bidean gelditutako gauzak eguneratuta egon daitezen. Dagoeneko eskuragarri da bertsio berria (Jaunty Jackalope) honako helbidean.

El Pais egunkariko Mercé Molist kazetariak artikulu interesgarri hau idatzi zuen aurreko astean Ubunturen bosgarren urtemugaren inguruan. Bertan sistema operatibo honen abantailak azaltzen ditu zehatz mehatz, baita oraindik ikusten zaizkion gabezi batzuk ere.

Asier Leoz 74 publicaciones
Profesor
ASIER LEOZ AIZPURU es doctor en Comunicación por la Universidad de Deusto. Actualmente es profesor contratado en la Universidad de Deusto, donde imparte docencia en el campus de Donostia. Su actividad docente se concentra en el Grado en Comunicación. Concretamente imparte las siguientes asignaturas, Herramientas Multimedia, Elaboración de Mensajes Radiofónicos y Producción Radiofónica. ASIER LEOZ AIZPURU ha estado trabajando en los últimos 20 años en radio como realizador y locutor de programas en EITB. ASIER LEOZ AIZPURU pertenece al equipo de investigación de Comunicación y defendió en 2015 su tesis doctoral titulada Las revistas especializadas en la configuración de un espacio musical indie en España; el caso Rockdelux 1990-2010.

1 Comment

  1. Eta bost urteak betetzeko, hemendik gutxira (datorren astean) edizio berria!

    eta Molistek aipatzen dituen gabeziak… programak ez egotearena ez da Ubunturen arazoa, Linux distribuzio guztiena baizik (tira, bene-benetan arazoa programak garatzen dituztenek linux-erako bertsioak ez sortzea litzateke). Dena dela, «arazo» hau oso windowszentrikoa da… hainbat urtez Ubuntu erabili ondoren, lanerako Windows erabili behar dut orain, eta arazoak ditut Linuxen dauden moduko hainbat programa lortzeko (eta horregatik, KDEko batzuk instalatu dizkiot!).

    Eta hardware-driver-en arazoa ere ez da Linux-en arazoa, fabrikatzaileena baizik. Eta arazo bikoitza da: ez dituzte driver-ak sortzen, eta ez dute driver libreak sortzeko baimenik ematen!

    iritsiko da eguna!

Comments are closed.