Ubuntuk bost urte bete ditu sasoi onean

Ubuntu 9.04: Jaunty Jackalope bertsioa
Ubuntu 9.04: Jaunty Jackalope bertsioa

“Ni naiz guztiok garelako”. Hori izango litzateke Ubuntu hitz afrikarraren itzulpena.

Izen horri helduta jarri zen martxan orain bost urte Linux barruko Ubuntu sistema operatiboa, Microsoft Windows erraldoiaren alternatiba librea hasiera batean eta, egun, lehendabiziko aukera erabiltzaile askorentzat. Urtero bi bertsio berri ateratzen ditu Ubuntuk, apirilean bata eta urrian bestea, bidean gelditutako gauzak eguneratuta egon daitezen. Dagoeneko eskuragarri da bertsio berria (Jaunty Jackalope) honako helbidean.

El Pais egunkariko Mercé Molist kazetariak artikulu interesgarri hau idatzi zuen aurreko astean Ubunturen bosgarren urtemugaren inguruan. Bertan sistema operatibo honen abantailak azaltzen ditu zehatz mehatz, baita oraindik ikusten zaizkion gabezi batzuk ere.

Asier Leoz 74 argitalpen
Irakaslea
ASIER LEOZ AIZPURU Komunikazioan doktore da Deustuko Unibertsitatean. Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakasle kontratatua da eta Donostiako campusean irakasten du. Komunikazioko Graduan irakasten du. Irakasgai hauek ematen ditu Herramientas Multimedia, Elaboración de Mensajes Radiofónicos eta Producción Radiofónica. ASIER LEOZ AIZPURU irratian aritu da lanean azken 20 urteotan programa egile, lokutore eta errealizadore moduan EITBn. ASIER LEOZ AIZPURU Komunikazio ikertaldeko kidea da eta iaz defendatu zuen Las revistas especializadas en la configuración de un espacio musical indie en España; el caso Rockdelux 1990-2010 izenburuko tesia.