Juntos pero no revueltos

Joan den ostiralean, azaroaren 4an, Komunikazioko Graduko 3. mailakoek hizlari berezia izan genuen Egungo auzi eta dilemak I ikasgaira gonbidatuta. Aurrez irakurri genuen Juntos pero no revueltos liburuaren egileak, Eduardo J. Ruiz Vieytez-ek, egin zigun bisita. Haren azalpenak entzun, galderak egin eta eztabaidatzeko aukera bikaina izan genuen.


Portada de "Juntos pero no revueltos"
Portada de "Juntos pero no revueltos"

Juntos pero no revueltos liburuarekin eztabaida sortzea zuen helburu. Irakurleen artean sor litekeena, eta aldi berean, edonork bertan parte har zezakeena. Baina batez ere, norberak bere buruari gauzak berriz planteatzea nahi zuen. Beharra ikusten zuen.

Identitate aniztasuna, kultur aniztasuna. Oro har, arazo bat besterik ikusten ez den lekuan, Eduardo J. Ruiz Vieytez-ek erronka nagusia ikusten du, eta era berean aukera da ikusten duena. “Gizartearen inguruan lan egiteko orduan, kultur aniztasun balio horretatik abiatuz egin beharko litzatekeela” azaldu nahi izan zuen.

Gaur egun, politikoki zuzenak diren hitzaldietan kulturartekotasuna aipatzen da. Diskurtso hutsa. Vieytez-ek argi utzi zuen oraintxe bertan ezinezkoa dela kulturartekotasunaz hitz egitea: «benetan uste al dugu truke hori baldintza beretan gertatzen dela?»

Liburuarekin, betidanik finko izan ditugun ideiei buelta pare bat ematera gonbidatzen gaitu. Askotan arazoei konponbidea bilatzen hastea barneratuak ditugun ikuspuntuak aldatzea bezain erraza baita. Baina posible izango al litzateke bat-bateko aldaketa? Esaten den bezala, ez ote da ba “mundu hau karratuegia gure amets borobilentzat?” Erantzuna, Vieytez-en esanetan, «denborak emango digu».

Nagore Odriozola


Ion Muñoa 89 publicaciones
Profesor · [:es]Equipo editorial de Infocom[:eu]Infocomeko editore taldea
[:es]Ion Muñoa Errasti es licenciado en Humanidades y Comunicación por la Universidad de Deusto, y doctorando por la Universidad de Deusto. Actualmente es profesor en la Universidad de Deusto, donde imparte docencia en los campus Donostia. Su actividad docente se concentra en el grado de Comunicación. Concretamente imparte las siguientes asignaturas: Tresna Multimediak (euskera), Elaboración de Mensajes para la Web (español) y Principios de Comunicación Gráfica (español). Sus áreas de investigación se centran en la comunicación política de la web. Pertenece al equipo de investigación de Comunicación, reconocido por la UD.[:eu]Ion Muñoa Errasti Giza Zientziak eta Komunikazioan lizentziatua da (Deustuko Unibertsitatea) eta egun doktore tesia egiten ari da (Deustuko Unibertsitatea). Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakaslea da eta Donostiako campusean irakasten du. Komunikazioko Graduan irakasten du. Irakasgai hauek ematen ditu: Tresna Multimediak (euskaraz), Elaboración de Mensajes para la Web (gaztelaniaz) eta Principios de Comunicación Gráfica (gaztelaniaz). Ikerketako bere arlo nagusia Webeko komunikazio politikoa da. Deustuko Unibertsitateko Komunikazio ikertaldeko kidea da.