Giza Eskubideak hizpide osteguneko mahai inguruan

Ostegun honetan, hilak 16, Gipuzkoako Batzar Nagusietako talde politikoen ordezkariak izango dira Deustuko Loiola Centrum aretoan aurtengo lehendabiziko mahai ingurua ospatzeko. Gaia honakoa izango da: Zein diagnostiko egiten duzu Gipuzkoan Giza Eskubideek duten egoeraz?

Galdera bota eta moderatzaile lanak betetzeko Herri Irratia-Loyola Media kateko programazio buru den Xabier Riezu izango da Loiola Centrumen, baina bertan bildutakoek ere parte hartu ahal izango dute galderak eginez.

Irrati kateak mahai ingurua eskainiko die osorik bere entzuleei egun bereko gaueko 12etatik aurrera. Mahai inguruak hilean behin ospatuko dira eta azarokoak badauka dagoeneko finkatuta gaia: zerga politika.

Infocom Editore Taldea 13 publicaciones