
Arratsalde on denori! Gaurkoa egun oso berezia da niretzat. Data borobila: Komunikazio ikasketen 25. Urteurreurrena betetzen da. Eta hain justu ere, ni orain dela 25 urte hasi nintzen Deustuko Unibertsitatean lanean. Benetan emozionatuta nago zuek ikustean. Zenbat oroitzapen! Zenbat anekdota! Zenbat aurpegi ezagun eta maitatuak! Erderaz esaten den bezala: no estáis todos los que sois, pero sin duda los que estáis aquí hoy, sí sois.
2009an izendatu ninduten Saileko buru. Eta niri egokitu zitzaidan Komunikazio Gradu berria martxan jartzea. Gradu berriaren planifikazio lanak aurretik egin ziren, Elixabete Saileko buru zela eta irakasle ezberdinak jardun genuen elkarrekin lanean. Giza Zientziak izenetik desagertu ziren, batez ere zuen lan aukera hobetzeko, baina oso presente zeuden Gradu berrian ere.
Bederatzi urtez egon nintzen Saialeko buru bezela eta egun hauetan pentsatzen ibili naiz nire helburua zein izan zen eta uste dut helburu nagusia izan zela zuek graduarekin identifikatzea. Ni ez nintzen Komunikatzailea (historialari baizik; hori badakizue, ezta? Argi geratu zen, baietz?) baina identifikazio hori sumatu nuen eta nahi izan nuen zuei ere hori sentiaraztea. Horregatik antolatzen nituen lehen mailan hitzaldi haiek: «Komunikazioko Profesional baten egunerokoa. El día a día del Profesional de la Comunicación”.
Gogoratzen? Batzuetan zuen atzetik ibili behar izan nintzen ez alde egiteko. Zuek profil ezberdinak ikus zenitzaten antolatu nuen hori. Hasieratik ikusteko graduak ate ezberdinak zabaltzen zizkizuela. Komunikatzailearena ez da uniformerik duen lanbide bat; edo uniforme hori ez da berehala ikusten, Gradua “uniforme” ezberdinetara zabalik baitago. Izan ere, hori da zuetako askorek baloratu izan duena. Graduan zehar arlo oso ezberdinak lantzen direla eta bakoitzak ikusten duela gero zein arlok betetzen duen gehiago edo zeinetan sentitzen den eroso. Fíjaros hasta qué punto me identifiqué con el Grado, que una prima mía hizo HUCO y mi propia hija el Grado de Comunicación! Y no les obligué, eh!
Bestalde, irakasle bezala ba zoriontsua izan naiz eta naiz. Zoragarria da guretzat zuen eboluzioa ikustea, eboluzio akademikoa eta pertsonala ere bai. Ume sartzen zarete lehen mailan eta 4.eko amaieran GrALa defensatzen duzuenean hain ondo, hain modu helduan, harro sentitzen gara. Edo zuen ahotsa irratian entzutzen dudanean, edo zuen aurpegia telebistan ikusten, edo zuen lorpen profesionalak facebooken edo X/Twitterren irakurtzen ditudanean, harro sentitzen naiz. Edo zuek zaretenean gure ikasleen praktiketako tutoreak, harro sentitzen naiz. Harro eta pozik.
Batzuetan “mirariak” ere izaten dira eta poztu egiten naiz. Yo les llamo milagritos a los exalumnos que no han sido muy buenos estudiantes, pero que, de repente, ves que han logrado un puesto fabuloso o han tenido un desarrollo profesional tremendo. Sorprende, pero alegra también.
En 25 años hemos visto muchas cosas. ¿Recordáis cómo os decía muchas veces que dando clase es como si trabajaras en la barra de un bar? ¿Que lo ves todo? Que nos hacemos las tontas, pero estamos viendo quién está tonteando con quién, quien está mirando el Marca… Luego a mí me pasa una cosa muy curiosa: que os veo o me dicen un nombre e inmediatamente os visualizo en el lugar en el que os sentabais en el aula y me vienen recuerdos y anécdotas.
Eta gaurko ekitaldiko nire helburua hori denez, anekdota horiek eta pasadizu horiek zuekin konpartitzea eta barre egitea, ba ixildu egingo naiz, desiatzen bainago zuekin egoteko.
La palabra es tuya