Sabino Arana Fundazioak eskatuta, ekainean Europako Demokrazia Kristauari buruzko erreportaje bat publikatu nuen Deian. Hona hemen laburpena:
Orain dela 50 urte, Joseba Rezola, Eusko Jaurlaritzako lehendakari ordea Bruselan izandako bilera garrantzitsu baten izan zen. Bertan, NEI (Nouvelles Equipes Internationales) deituriko erakundearen berregituraketa aztertu zuten. Europa mailan, erakunde demokristau garrantzitsuena zen NEI.
EAJ erakunde horren jaiotze aktaren sinatzaileetariko bat izan zen 1948an Chaudfontainen (Belgikan) egindako bileran. Hori dela eta, 1965an Demokrazia Kristauaren Ekipo Espainiarra (Equipo Español de la Democracia Cristiana) osatu zen arte, EAJ izan zen estatuko ordezkari bakarra NEI-etan. Lehen urteetan, handia izan zen oso EAJren partehartzea nazioarte mailako erakunde horretan baina partehartze horrek beheraka egin zuen hirurogeiko hamarkadan. Gerra Hotza eta blokeko sistemak eraginda, mendebaldeko gobernu europarrek eskumaruntz egin zuten bira eta Francoren erregimenarekiko malguagoak izan ziren.
Halere artean, hirurogeiko hamarkadan, NEI-ak ziren EAJ-k kristaudemokrazia europarrarekin zuen loturatik nagusia, nahiz eta ordurako euskal alderdi honen papera aurreko urteetakoa baino ahulagoa zen.
Artikulo honetan, Joseba Rezola euskal ordezkariak, bilera garrantzitsu hartan egindako ekarpenak azaltzen ditut. Halaber, Bruselako bilkurak izandako ondorioen berri ematen dut.