Euskaldunak Europako demokrazia kristauaren bilera garrantzitsu baten

Leyre Arrieta irakasleak Europako Demokrazia Kristauari buruzko erreportaje bat publikatu du Deian.

Orain dela 50 urte, Joseba Rezola, Eusko Jaurlaritzako lehendakari ordea Bruselan izandako bilera garrantzitsu baten izan zen. Bertan, NEI (Nouvelles Equipes Internationales) deituriko erakundearen berregituraketa aztertu zuten. Europa mailan, erakunde demokristau garrantzitsuena zen NEI.

EAJ erakunde horren jaiotze aktaren sinatzaileetariko bat izan zen 1948an Chaudfontainen (Belgikan) egindako bileran. Hori dela eta, 1965an Demokrazia Kristauaren Ekipo Espainiarra (Equipo Español de la Democracia Cristiana) osatu zen arte, EAJ izan zen estatuko ordezkari bakarra NEI-etan. Lehen urteetan, handia izan zen oso EAJren partehartzea nazioarte mailako erakunde horretan baina partehartze horrek beheraka egin zuen hirurogeiko hamarkadan. Gerra Hotza eta blokeko sistemak eraginda, mendebaldeko gobernu europarrek eskumaruntz egin zuten bira eta Francoren erregimenarekiko malguagoak izan ziren.

Halere artean, hirurogeiko hamarkadan, NEI-ak ziren EAJ-k kristaudemokrazia europarrarekin zuen loturatik nagusia, nahiz eta ordurako euskal alderdi honen papera aurreko urteetakoa baino ahulagoa zen.

Artikulo honetan Arrietak, Josena Rezola euskal ordezkariak, bilera garrantzitsu hartan egindako ekarpenak azaltzen ditu. Halaber, Bruselako bilkurak izandako ondorioen berri ematen du.

Leyre Arrieta 21 argitalpen
Irakaslea
Geografia eta Historian lizentziatua da eta Historia Garaikideko doktorea (Deustuko Unibertsitatea). Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da eta Donostia eta Bilboko campuseetan irakasten du. Komunikazioko eta Giza Zientzietako Graduetan irakasten du. Irakasgai hauek ematen ditu: “Egungo Mundua” (Graduko 1. mailan), “Gaurko errealitatea interpretatzeko bideak” (Graduko 2. mailan), “Gizarteko auzi eta dilemak I” (Graduko 3. mailan) eta "Mundo Actual" (Giza Zientzietako 4. mailan). Bere argitalpenetan gai hauek landu ditu: euskal abertzaletasuna, euskal erbestea, europazaletasuna, eta hedabideen historia. Azken urteotan Euskadiko Lehen Gobernuko Dokumentu-Funtsaren eta euskal abertzaletasunaren inguruko sinboloei buruzko ikerketetan aritu da. Komunikazioko ikertaldeko kidea da, Eusko Jaurlaritzaren aitorpena duen taldea. Beste hauek ere baditu ikergai: Sinbologia musikala, komunikabideek errealitatearen pertzepzioan jokatzen duten papera eta, orokorrean, Euskal Herriko historia garaikidea eta egungo historia.