Nork hil zuen edo nork ez zuen hil Begoña Urroz?

«Nork hil zuen Begoña Urroz?” galdetzean, Oiartzabalek hori “oraindik argitu gabe” dagoela erantzun zuen.


Joan den azaroaren 28an izan zen Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean Ainhoa Oiartzabal, Rikardo Arregi sariaren 2011ko irabazlea eta Berriako kazetaria. Eguerdiko hamabietan hasi zen hitzaldia eta Komunikazioko Graduko ikasle zein irakasleei “Nork hil zuen Begoña Urroz?”, saria irabazi zuen erreportajea, osatzeko izan zituen “tirabirak” azaldu zizkien ordu eta erdi inguru iraun zuen saioan.

Oiartzabal duela urtebete hasi zen erreportaje hau lantzen, azaroan. Martxelo Otamendik, Berriako zuzendariak, eman zion ideia, eta hasiera batean “interes handirik” ikusi ez bazion ere, azkenean “kontu honekin ametsetan” amaitu zuela aitortu zuen kazetariak.

Terrorismoaren biktimen eguna Begoña Urrozen heriotzaren urteurrenean ospatzea izan zen Igandean, Berriak igandeetan argitaratzen duten gehigarrian, zerbait arraroa gertatzen zenaren susmoa piztu zuen arrastoa. Urroz 1960an Donostian izandako atentatu batean hil zuten 20 hilabeteko neskatoa da: Igandean, “ETA izan dela baieztatzeko daturik ez dagoela” defendatzen du Oiartzabalek.

Kazetariak “bi bertsio ezberdin” zeudela eta “oraindik argitu gabe zegoen kontua” izango zela pentsatzen zuen arren, han eta hemen informazio bila hasi ondoren ohartu zen “sekulako nahaspila” zegoela honen guztiaren atzetik. Oiartzabalek iturri ezberdinak aztertu, elkarrizketa ugari egin, egunkari askotako hemerotekak astindu eta mila hariri tiraka jardun zuen lana burutzeko.

2011ko otsailaren 20an argitaratu zen hamar orriko erreportaje hau, baina bere egilearen hitzetan, “oraindik amaitu gabe dago, inoiz ez baitzen nahikoa: norbaitek bide honetatik ikertzen jarraitu nahiko balu, badu oinarri bat”.


Eneritz Albizu


Ion Muñoa 89 publicaciones
Profesor · [:es]Equipo editorial de Infocom[:eu]Infocomeko editore taldea
[:es]Ion Muñoa Errasti es licenciado en Humanidades y Comunicación por la Universidad de Deusto, y doctorando por la Universidad de Deusto. Actualmente es profesor en la Universidad de Deusto, donde imparte docencia en los campus Donostia. Su actividad docente se concentra en el grado de Comunicación. Concretamente imparte las siguientes asignaturas: Tresna Multimediak (euskera), Elaboración de Mensajes para la Web (español) y Principios de Comunicación Gráfica (español). Sus áreas de investigación se centran en la comunicación política de la web. Pertenece al equipo de investigación de Comunicación, reconocido por la UD.[:eu]Ion Muñoa Errasti Giza Zientziak eta Komunikazioan lizentziatua da (Deustuko Unibertsitatea) eta egun doktore tesia egiten ari da (Deustuko Unibertsitatea). Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakaslea da eta Donostiako campusean irakasten du. Komunikazioko Graduan irakasten du. Irakasgai hauek ematen ditu: Tresna Multimediak (euskaraz), Elaboración de Mensajes para la Web (gaztelaniaz) eta Principios de Comunicación Gráfica (gaztelaniaz). Ikerketako bere arlo nagusia Webeko komunikazio politikoa da. Deustuko Unibertsitateko Komunikazio ikertaldeko kidea da.