90eko hamarraldian euskal prentsan ETAren indarkeriak izandako trataera aztertu dute Eider Landabereak eta Ion Muñoak

la historia lost in translation

 

El reflejo mediático de la “socialización del sufrimiento”: la (des)legitimación de la violencia en la prensa vasca de los años 90 izenburupean, Herri Batasunaren Oldartzen ponentziaren (1995) edukiak eta marko kontzeptualak euskal prentsan izandako isla aztertu dute bi irakasleek. Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduak 90eko hamarraldian ETAren indarkeria legitimatzeko martxan jarritako ekintza eta propaganda estrategiak euskal prentsan izan zuen eragina mugatua izan zela ondorioztatu dute lanean. Aitzitik, aztertutako prentsak ETAren indarkeria deslegitimatzeko paper aktiboa eta estrategia zehatza eduki zuela iradokitzen dute estudioan.

Historia garaikidearen elkarteak antolatutako XIII. nazioarteko kongresuan, La Historia, lost in translation? izenburua daramanean, aurkeztu dute beren ikerketa-lana iritzi Gizarte Komunuikazioa eta Iritzi Publikoa irakasgaiko irakasle Eider Landabereak eta Ion Muñoak; zehazki, Opinión pública, medios de comunicación y propaganda en el siglo XX moduluan aurkeztu dute komunikazioa.

Ikerketa-lana eskuragai dago honako estekan: El reflejo mediático de la “socialización del sufrimiento”: la (des)legitimación de la violencia en la prensa vasca de los años 90

Infocom Editore Taldea 13 publicaciones

1 Comment

  1. Lastima hortxe ezin entzun izana! Laburpena irakurrita, lastima handiagoa.

    Zorionak eta eskerrik asko lan on horren bitartez gure izena zabaltzeagatik.

Comments are closed.