Etorri eta informatu gure graduaz!

Jada abendua iritsi da: ikasturtea aurrera doa eta askorentzako bada garaia hurrengo urtera begira jartzeko. Ez daukazu argi zer ikasi? Oraindik dudatan bazaude, Komunikazioko graduaren inguruko informazio-saioa duzu bihar asteazkena, arratsaldeko 19.00etan Areto Digitalean, Mateo Ricci eraikinean.

Etorkizuneko ikasleentzat eta beraien gurasoentzat izango da saioa, eta 2013-2014ko ikasturtearen berri emango da: sartzeko prozesua, unibertsitateko zerbitzuak, bekak, etab. izango dira mintzagai.

Zatoz guregana eta ikusiko duzu Komunikazioko gradua ez dela soilik Kazetaritzara edo Ikus-Entzunezko komunikaziora mugatzen: haratago doa.

Ainhoa Anduaga 5 publicaciones
Estudiante de Comunicación · [:es]Becaria para Infocom en 2012-2013[:eu]Infocomerako bekaduna 2012-2013an