Manu Castillaren izena EITBri estuki lotua egon da urte askoan. 90eko hamarraldiaren hasieratik taldearen komunikazio buru izan zen. Geroago, komunikazio estrategikoa ardatz hartuta, EITBren Kabinete Burua izan da; eta neurri handi batean, EITB markaren bultzatzaile handienetako bat ere bai. 2009an EITBko zuzendaritza aldaketaren ondoren, EAEko komunikazio talde handiena utzi eta Bizkaiko Foru Aldundiaren komunikazio sailera egin zuen salto. Formazioz sozilogoa bada ere, bistakoa denez, komunikazio instituzionalean esperientzia, ibilbide eta zeresan handia duen profesionala da Manu Castilla.
Komunikazioko Profesionalen Zikloaren baitan, ostegunean, martxoaren 25ean, Unibertsitatean izango dugu Manu Castilla. Goizeko 8etatik 10etara P. Arrupe eraikineko 014. gelan eguneroko lanean azken urteotan bizi izan duenaren berri emango die ikasleei. Berez, Komunikazioko Graduko lehen mailako ikasleei zuzendutako solasaldia izango da, baina hala nahi duten ikasle guztientzat irekita egongo da. Komunikazio instituzional estrategikoan gure ingurunean esperientzia handienetakoa duen profesionala entzuteko aukera ezin hobea, beraz, ostegun honetan.
Euskara teknikoa Kutxan
Egun berean, ostegunean, ESTEko Euskara Teknikoa irakasgaian Kutxaren hizkuntza politikaz jardungo da Imanol Miner euskara teknikaria eta Deustuko Unibertsitateko euskal filologiako ikasle ohia. Goizeko 10etatik 12etara izango da saioa 31. gelan. Berez ESTEko ikasleentzako ekimena bada ere, interesa duten unibertsitateko kide guztientzat irekita dago hitzaldia.
Eta nor dugu egun Kutxako euskara teknikaria?
Galdera ona. Baina ez dakit zein datorren. «Kutxako teknikaria» da jaso dugun informazio bakarra. Ostegunean jakingo dugu (espero).
Teknikaria Imanol Miner da, errenteriarra, eta unibertsitate honetan Euskal Filologia ikasi zuena.