Koldo Mitxelenak XX. mendeko 60ko hamarraldiaren inguruan euskal kultura berritu eta zabaltzeko ahalegin nabarmena egin zuen, batez ere Egan aldizkarian euskaraz argitaratutako elkarrizketa, artikulu eta zinema- eta literatura-kritiken bitartez. Gai hori aztertu dut Euskonews aldizkariko azken alean: «Koldo Mitxelena: XX. mendeko gogogiroa euskaraz. Edo euskal kultura zabaldu eta berritu beharra».
Related Articles
Koldo Mitxelenaren euskal prosako enuntziatu parentetikoak aztertu ditu Agurtzane Azpeitiak
Agurtzane Azpeitia Eizagirrek Koldo Mitxelenaren euskal prosako diskurtso-estrategiak: enuntziatu parentetikoak izenburuko tesia aurkeztu berri du lehengo ostiralean Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean. Miren Azkarate, Inés García, Jon Ortiz de Urbina, Igone Zabala, eta Esther Zulaika epaimahaikideek […]
[:eu]»Zeluloidezko agurra»
Ondokoak «Mitxelenarenak» zikloaren amaierako aurkezpen ekitaldian esandako hitzak dira; Koldo Mitxelenaren zinema-kritikak testuinguru zabalean kokatzeko eta lan horien orduko eta oraingo balioa agerian jartzeko asmoz eginak. Errenterian, 2015eko azaroaren 4an Lau egun hauetan zinemaz eta […]
«100 urte Koldo Mitxelena Elissaltekin» hitzaldia
Elixabete Perez Gaztelu irakasleak «100 urte Koldo Mitxelena Elissaltekin» hitzaldia egin du hilaren 15ean Lugaritz kulturetxean, Donostian. «Helduen hitza» elkarteak antolatutako saioan, Saileko irakasle eta ikertzaileak hizkuntzalari handia jaio zela mendea bete denean, haren lanari […]