Obama eta «Yes, we can»; komunikazio politikoaren arnas berritzea

Iragarri bezala, Mikel Reparaz eta Oihane Yustos izan ditugu aste honetan gurean. Bi kazetariak AEBetako azken hauteskundeak jarraitzen aritu dira EITB komunikazio taldearentzat. Lehena, egun Radio Euskadiko informatibo burua, Chicagon izan zen lanean, Barack Obamaren demokraten egoitzan. Bigarrena, Euskadi Irratiko Faktoria saioko esataria, John McCain buru errepublikanoek Phoenix hirian zuten egoitzan aritu zen, galtzaileen etxean beraz.

Deustuko hitzaldian, kazetari gisa jasotako esperientziari buruz aritu ziren biak, paregabea bien ustez baina baita latza ere zenbait unetan, hauteskundeen aste erabakiorran batez ere. «Ordutegi aldaketak eragin handia dauka kazetariaren lanarenganen -esan zuten-, AEBetan eguna amaitzen ari dela, hasi besterik ez du egin Euskal Herrian eta haientzat hitz egin behar genuen egunero, orduz orduko albistegi bakoitzean gauza berriak kontatzen saiatuz gainera». Hogeita hamar bat kronika idatzi zuten bi gazteek egunero, euskaraz eta gazteleraz, azken urteotako hauteskunderik garrantzitsuenak bertatik bertara jarrai genitzan Euskal Herrian ere.

Youtube eta Che Guevara berria

Ordu eta erdiko mahai inguruan gai asko irten ziren: Sarah Palinen papera, Joe the Plumber eta Obama Girl pertsonaiaren azaleratzea kanpainan zehar, Bruce Springsteen artistaren jarrera eta baita aldez aurretik Barack Obamak eta Hillary Clintonek elkarri egindako kritika eta zango trabatzeak ere. Nolanahi ere, bi kazetariei kosta egiten zitzaien «historikoa» hitza sahiestea, bizitutakoaren dimentsioa oso handia dela argi bait daukate, eta ez bakarrik AEBetako Etxe Zurira presidente beltza iritsi delako. Mikel Reparazen ustez, hauteskunde hauetan medioek eta bereziki Internetak jokatutako papera azpimarratzekoa da. Kazetari nafarra 2004ko hauteskundeetan izan zen une hartan George W. Bush hautagai zenaren egoitzan. «Youtuberik ez zegoen orain dela lau urte, honelako fenomenoek oraingoan jokatu duten papera izugarria izan da» onartu zuen.

Medio hauen erabilerak mesede handia egin diote Barack Obamari bi kazetarien ustez, «ikono bihurtu dute Obama, hautagai hutsa baino askoz gehiago, Che Guevara berri bat merchandising berri baten neurrira egina».

Hitzen laborategian lanean

Ondo pentsatuta egon omen dira kanpainan erabilitako tresna guztiak. Obamaren «Yes, we can» eslogana adibidez, kazetariek azaldu zuten bezala 60ko hamarkadan segregazioaren unerik latzenean erabilitzen zen «No, you can’t» hari emandako erantzun zuzena. «Laborategiko eslogana da, esanguraz betea», adierazi zuen Mikel Reparazek Obamaren kanpainako zuzendari izan den David Plouffek egindako lana goraipatuz: «hura da talentua, hura». Honen harira, EITBko kazetariek George Lakoff idazlearen “Don’t think of an elephant!” liburua gomendatu zuten, «hark ezarritako zutabeen gainean eraiki zuten eta demokratek euren kanpaina, egungo Biblia da liburu hau komunikazio politikoaren eremuan».

Oihane Yustosek John McCainen egoitzan bizitutakoa gogoratu zuen. «400 kazetari Chicagon bildutako 3.000 haien aurrean; nabari zen errepublikanoek bazekitela galtzaile irtengo zirela, batez ere George Bushen azken urteetako gestioak kalte egin dielako, baita Sarah Palinen deklarazioek ere». Hala ere, errepublikanoen hautagaiak emaitzak jakiterakoan izandako jarrera azpimarratu zuen kazetariak: «oso elegante aritu zen; lehen txistuak entzun orduko errespetua eskatu zuen Obamarentzat, eta haren eskuetan jarri zen ezertan langugarri izan ba zitekeen».

Gurean ere «ahal da»?

AEBetako hauteskundeek gurean ere eragina izango dutelakoan dira bi kazetariak, baina ados dira hemengo hurrengo hauteskundeetan ikusiko dena «tamalez kopia merkea izango dela» esaterakoan, «interesgarri, hori bai». Eduki falta gero eta handiagoa izango dela uste dute politikoen hiltzaldietan: «Bizitu dugun kanpainan, denboraren 60% emozioei zuzenduta zegoen eta ekonomiari esate baterako 18% baino ez zitzaion dedikatu, hori da joera: hautagaia ezagutzea baina ez bere proposamenak». Nolanahi ere, harrituta zeuden bi kazetariak kaleko edozein biztanleek zeini bozkatu behar zion esaten zielako inongo arazorik gabe. «Ez hori bakarrik, baita besteari zergatik ez zion botua emango, kostako zaigu hori Euskal Herrian ikustea».

Asier Leoz 74 publicaciones
Profesor
ASIER LEOZ AIZPURU es doctor en Comunicación por la Universidad de Deusto. Actualmente es profesor contratado en la Universidad de Deusto, donde imparte docencia en el campus de Donostia. Su actividad docente se concentra en el Grado en Comunicación. Concretamente imparte las siguientes asignaturas, Herramientas Multimedia, Elaboración de Mensajes Radiofónicos y Producción Radiofónica. ASIER LEOZ AIZPURU ha estado trabajando en los últimos 20 años en radio como realizador y locutor de programas en EITB. ASIER LEOZ AIZPURU pertenece al equipo de investigación de Comunicación y defendió en 2015 su tesis doctoral titulada Las revistas especializadas en la configuración de un espacio musical indie en España; el caso Rockdelux 1990-2010.