Kezkatzen al zaitu laneratzeak? Gaur hasi eta ostegunera bitartean kezka horiek gainditzen edo kezka horien aurrean nola jokatu ikasteko aukera izango dute Deustuko unibertsitatean ASTINDU astearen eskutik.
Urteroko legez, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak antolatuta, arratsaldeko 15:00etatik 17:00 bitartean Aita Arrupe eraikineko 005 gelan hainbat jardunaldi antolatu dira.
Gaur bertan jarri da abian eta bertaratuek Ikaslearen Bulegoaren aurkezpenaren berri izan dute. Bilbon jada urteak badaramatzate ere lanean, aurten iritsiko da donostiako fakultatera eta Carolina Kutz izango da bertako arduraduna. Bertan, ikasle izan direnek bizi guztirako zerbitzua izango dute eskuragarri.
Aurkezpenaren ostean berriz, Curriculum bat nola osatu eta elkarrizketa batean aurrean jokatzen ikasteko hainbat laguntza jaso dituzte.
Bihar Gradukoen aurkezpena izango da ikasten jarraitu nahi dutenentzat. Asteazkenean pil-pilean dagoen gai bat: Sare Sozialak. Aztarna digitala. Azkenik eta asteari amaiera emateko, ikasleek enpresekin harremanetan jartzeko aukera izango dute.
Ia parte hartzaile guztiek bederen, galderei gustuko erantzuna emateko aukera duten eta lau egun hauek: izuak, beldurrak eta galderak astintzeko parada ematen dieten.