Jendea gustura Ate Irekien azken jardunaldian

Ate Irekien Jardunaldian Komunikazioko interesatuak
Ate Irekien Jardunaldian Komunikazioko interesatuak

Maiatzak 8, larunbata, aurtengo Ate Irekien jardunaldietako azkena egin da Deustuko Unibertsitatearen Donostiako nahiz Bilboko campusetan. Datorren ikasturtean goi mailako ikasketak hasiko dituzten ikasleek eta familiek gaur izan dute azken aukera bisitan etorri, unibertsitatea ezagutu eta irakasleekin Gradu ikasketei buruzko zalantzak argitzeko.

Urtero zabaltzen zaizkie ateak hainbat larunbatez etorkizunean Deustuko ikasle izango direnei. Goizeko 10:00etatik 14:00ak arte, Deustuko Unibertsitateko fakultate guztietako hainbat irakasle graduen berri ematen aritu dira.

Bisitara etorri diren gazteek irakasleekin hitz egin eta zalantzak argitzeaz gain, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusa bisitatzeko eta instalazioak ezagutzeko aukera izan dute.

Aurreko bi jardunaldiekin alderatuz gero, jende gutxiago hurbildu da azken honetara. Hala ere, Iker Ormazabalek adierazi digun bezala, “Deusto ez da hutsik egon, nahikoa lan egon da batez ere lehen bi orduetan”. Jendea jasotako azalpenekin gustura irten da eta datorren urteari begira gauzak argiago dituztela adierazi dute.

Infocom Editore Taldea 13 publicaciones