Bazebilen zurrumurrua, baina orain albiste da. Apiriletik aurrera, Last fm delakoaren musika zerbitzua ordaindu beharko dugu. Zehatz esanda, 3 euro ordaindu beharko ditugu hilero, hori bai, AEBetan, Alemanian eta Erresuma Batuan bizi ez bagara, hauek salbuespen baitira.
Itxura batean behintzat, mesede egin behar lioke honek azkenaldian sortutako streaming moduko musika zerbitzari sortari, Deezer eta Spotify bezalakoei. Gero eta ezagunagoak ari dira bilakatzen eta soinu aldetik aparteko kalitatea daukate. Bestalde, duten katalogoa ere ez da txikia; Spotifyk 10.000tik gora abesti berri sartzen du egunero databasetan eta antzeko eskaintza emango du ere familira iritsitako azken kideak: yes.fm (hau ere ordaindu beharrekoa). Aipatutako azken biak estudiatzen ari omen dira euren eskaintza IPhone eta Ipod Touch delakoetara zabaltzea.
WEB 2.0.aren paradigma izan denak jada paradigma izateari utziko al dio debaldekoa ez delako izango?
Beno.. baino irrati zerbitzua bakarrik izango da ordaintzekoa…
Spotify-n publizitatea ‘iresntsiz’ ordaintzen duzu.
beste alternatiba bat:
http://www.rockola.fm/
Hori da, Jokinek dion eran irratia bakarrik ordaindu beharko dugu. Spotify oso ondo dago, baina aitortu behar da ere gero eta iragarki gehiago sartzen dituztela abestien artean. Ez dezagun ahaztu ere beta fasean dagoela, ez gaitezen arritu hemendik gutxira ordaintzeko bihurtzen bada.
Spotify oso ondo dago. Pena bat da Uniko bibliotekan ez entzutea.
Beste alternatiba batzuk ere badira; ikus:
http://www.genbeta.com/multimedia/alternativas-gratuitas-a-lastfm
Hona hemen Sfotifyren beste zale bat. :D
Ups, «Spotify».