Acto de despedida a estudiantes del último curso del doble grado en Derecho + Comunicación y del grado en Comunicación (Foto: Sara Santos)
Joan den maiatzaren 21ean aurten ikasketak amaitu dituzten Komunikazioko Graduko eta Zuzenbidea+Komunikazioko Gradu Bikoitzeko ikasleak agurtzeko aukera izan genuen, Unibertsitatetik kanpora bide berriei ekin aurretik. Irakasle talde handi baten presentzia izan zuen ekitaldi xumean, zerbitzatutako luncharen inguruan sortu ziren taldetxoetan, ikasketa garai honetan zehar izandako hainbat bizipen gogoratzeko tartea izan zen, eta baita datozen hilabeteetan ikasleek dituzten etorkizunerako asmoei buruz solasean aritzeko ere.
Ekitaldian izan ziren Zuzenbide Fakultateko dekanoa, Gema Tomás, eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatekoa, Eduardo Ruiz Vieytez. Beraratutakoei hitz batzuk eskeini zizkieten, urte hauetan zehar unibertsitatearengan izandako konfidantza eskertuz eta etorkizunerako proiektuetan onena opatuz. Aldi berean, Donostiako campuseko Deusto Alumniko arduradun den Carl Kutzek ikasleei gogorarazi zien graduatu orok daukala aukera Deustuko Unibertsitateko ikasle ohien komunitatearen parte izateko.
JUAN I. PAGOLA CARTE Informazioaren Zientzietako lizentziatua da eta Komunikazioko doktorea (Deustuko Unibertsitatea). Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakasle kontratatu doktorea da. Komunikazioko Graduan eta Erakunde, Enpresa eta Ikus-Entzunezko Komunikazioaren Kudeaketako Masterrean irakasten du. Irakasgai hauek ematen ditu: graduan, “Erakundeetako komunikazioaren teoria”, “Komunikazio proiektuen diseinua”, “Etika zibikoa eta lanbidekoa” eta “Garapen globala eta migrazioak”; eta, graduondoan, “Enpresa, erakunde eta ikus-entzunezko komunikazioa: sakontzea”. Bere argitalpenetan gai hauek landu ditu: etika eta erantzukizuna komunikazioan. Azken urteotan hainbat kargu izan ditu unibertsitatean: Komunikazioaren Kudeaketako Masterreko zuzendaria; Deusto Campuseko koordinatzailea (unibertsitate elkartearentzako elkartasun, kultura, kirol eta fede jarduerak) eta “Etika zibikoa eta lanbidekoa” irakasgaiko koordinatzailea (bi azken horiek Donostiako campusean).
“Joxepa Antoni Aranberri bertsolaria, plazandre feminista?” artikulua neskazaharren esterotipoaren azterketa egiargitaratu berri dut Miren Artetxe eta Ane Labaka bertsolari ikertzaileek editatutako Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen liburuan. Bertsolaritzaren eta feminismoaren uztarketa aipagai den honetan, gogoetarako eta eztabaidarako […]
Aurten bete dira 50 urte Euskaltzaindiak euskara eredu bateratua abian jarri zuenetik, hots, euskara batuaren jaiotza ofizialetik. Arantzazuko Batzarrean daude urtemuga bete berri duen lorpenaren oinarriak; izan ere, 1968. urteko urriaren 3an, 4an eta 5ean […]
Mirari Perez Gaztelu foniatra da «afizioz eta ofizioz», eta horretan dihardu orain dela ia 30 urtetik. Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko Graduko ikasleek joan den hilabetean jaso zuten bere bisita. Bere ustez, ahotsaren zaintza «ez da nahikoa […]