Ane Gantxegi Agirrek jaso du II. Kazetariak-Deusto saria

2025eko Euskal Kazetaritza Sarien Galan eman zioten Komunikazioko eta Kazetaritzazko GRAL onenaren saria, azaroaren 5ean, Bilboko BBK aretoan

Bilbo 05-11-2025. Euskal Kazetaritza Sariak 2025. Ane Gantxegi Agirre, Kazetariak-Deusto GRAL onenaren saria jasotzen, Ane Ferran Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzietako Fakultateko dekanoaren eskutik. © MITXI

Komunikazioko eta Kazetaritzako Gradu Amaierako Lan Onenaren Kazetariak-Deusto II. Saria banatu zen joan den azaroaren 5ean, 2025eko Euskal Kazetaritza Sarien Galan, Bilboko BBK aretoan. Kazetarien Euskal Elkarteak emana, Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatearekin batera, Ane Gantxegi Agirre ikasleak jaso zuen aurtengo saria, «Loturak» izeneko bideo-podcastagatik. Proiektu komunikatibo honek gurasoen banaketak sortzen dituen ondorioei buruzko hausnarketa eta sentsibilizazioa sustatzen ditu. Asier Leoz Aizpuru irakaslearen tutoretzapean egindako lana nabarmendu zuen epaimahaiak, «gaia aukeratzean eta tratamenduaren koherentzian, bideopodcastaren gidariaren sentsibilitatean, elkarrizketatutako pertsonen aukeraketa onean eta elkarrizketaren mailan duen ikuspegiagatik», eta baita «sakontasuna eta gaia lantzeko ausardia: kazetaritzan eta komunikazioan behar-beharrezkoa da ausardia».

«Lan honek kazetaritzak eta komunikazioak behar-beharrezko duten ausardia erakusten du»

Sariaren bigarren edizioa da izan da aurtengoa, eta haren bitartez bi aldeek aitortza egin nahi diote Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko graduko ikasleek 2024-2025 ikasturtean, EAEko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan, beren GrALa aurkeztu duten eta gutxienez 9ko kalifikazioa lortu duten ikasleen ahalegina, talentua, zerbitzu publikorako bokazioa, kazetaritza-zorroztasuna eta sormena.

Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekano Ane Ferranen eskutik jaso zuen diploma ikasleak, Euskal Kazetarien Elkarteko buru Amaia Goikoetxearen aurrean. 

DeustoKOM 15 argitalpen
Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko ikasleen aldizkari digitalaren editore taldea.

Zurea da hitza

Egin ezazu iruzkin bat

Your email address will not be published.


*


This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.