Palestinaren egunerokotasuna entzumen bidez ezagutzeko soinu-mapa interaktiboa

UNRWAk eta euskal ikasleek Donostian aurkeztu duten proiektuak herritarrak hurbiltzen ditu Ekialde Hurbileko errealitatera

Proiektuan parte hartu zuten ikasle batzuk Donostian barrena ibili ziren, Palestinako soinu-mapa interaktiboa kasko batzuekin esperimentatzen zuten bitartean.
Proiektuan parte hartu zuten ikasle batzuk Donostian barrena ibili ziren, Palestinako soinu-mapa interaktiboa kasko batzuekin esperimentatzen zuten bitartean.

UNRWA erakundeak Palestinan bizi den errealitatea gertuagotik ezagutzeko helburuarekin soinu-mapa interaktiboa garatu du, Deustuko Unibertsitateko, EHUko eta Xabier Zubiri Manteoko ikasleei esker. Ekimenak entzumenaren bidez ikuspegi enpatikoago eta itxaropentsuago bat eskaintzea du helburu eta pasa den azaroaren 10ean aurkeztu zitzaien unibertsitateko ikasle eta irakasleei Donostiako kaleetan egindako ibilbide labur baten bidez.

Soinu-mapak Ekialde Hurbilean gertatzen ari dena hurbiltzen du, lekukoen testigantzen, paisaien eta eguneroko bizimoduaren grabazioekin. Parte-hartzaileek esperientzia bizia izan zutela azaldu dute.

Proiektuak Donostia, Errenteria, Urnieta eta Zarautz udalerrietan antolatu dira. Horri esker, Palestinako egunerokotasunaren soinuak eta testigantzak Euskal Herriko herritarrengana iritsi ahal izango dira modu zabalago batean.

Informazio gehiago eskuratu edo soinu-mapa ezagutu nahi izanez gero, UNRWAren webgunean topatu daiteke: unrwaeuskadi.org.

Markel Urrestarazu 2 argitalpen

Zurea da hitza

Egin ezazu iruzkin bat

Your email address will not be published.


*


This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.