Euskadi Irratiak zuzenean eman du Baipasa programa Deustuko Campusetik

Atzo, martxoak 19, Euskadi Irratiko Baipasa saioa Donostiako kanpusera lekuz aldatu zen, Deustuko Komunikazio ikasketen 25 urteak omentzeko. Ekitaldia 16:05etan hasi zen Larramendi eraikinean, Komunikazioko laugarren mailako hiru ikasleren parte-hartzearekin: Iraia Cambra, Lander Martinez eta Ane Gantxegi, Olaia Urtiaga deustuko ikasle oiha eta Xabi Larrazabal moderatzaile bezala. Hauek euren karreraren aukeraketaren zergatiaz, gaur egungo komunikazio aldaketez eta adimen artifizialaren eraginaz hitz egin zuten. Mahi-ingurua amaitu zuten gradu amaierako lanei buruz eta erabiliko dituzten formatu berriei buruz hitz eginez.

Ondoren, Aitor Martinez gitarra-jotzaile eta filosofoaren etenaldi musikala etorri zen, eta baita Eider Aldaparen komunikazio-kanpainei buruzko hausnarketa ere, Maraka kooperatibatik, mezuak modu eraginkorrean transmititzea nola lortu aztertuz.

Saioaren erdian telesail eta filmei buruzko “Zer ikusi” solasaldia hasi zen, CROSSOVER jaialdiaren eskutik. Gaizka Izagirre, Ibai Zabala, Mikel Yarza eta Eider Saezek, azken biak Komunikazioko ikaslte zaharrak direnak, osatu zuten sesioa. Unibertsitatean ikasten ari zirenean ikusten zituzten telesailei buruz hitz egiten hasi ziren, eta anekdotaren bat ere kontatu zuten. Era berean, Deustuko ikasleek gaur egun zein serie kontsumitzen duten jakin nahi izan zuten, eta, horregatik, publiko gisa joan ziren Komunikazioko bigarren mailako hainbat ikasle elkarrizketatu zituzten. Hemen azken egunetan ikusten ari diren edo ikusi dituzten telesailei buruz galdetu zieten. Gaur egungo telesailei buruz hitz egiten jarraitu zuten, hala nola Adolescence eta beste film batzuk, sinopsia kontatuz, iritzia emanez eta baita trailerrak errepikatuz ere.

Azken orduko albisteetarako etenaldi baten ondoren, bigarren mahai-inguru bat hasi zen, oraingoan euskal unibertsitateetako komunikazioko ikasketa desberdinetako irakasleak protagonista zirela. Ane Zuazubiskar, Mondragon Unibertsitateko irakaslea; Leire Iturregi, EHUkoa; eta Asier Leoz, Deustuko Komunikazioko graduko irakaslea, komunikazioaren etorkizunari buruz, adimen artifizialaren ondorioz izandako aldaketa handiek dakarten bertigoa eta irratiari dakarzkion arriskuak aipatu zituzten. Adibidez, adimen artifizialak esatariek eta irrati-erredaktoreek egindako zeregin batzuk ordezka ditzake. Hauek ere giza presentziaren eta enpatiaren beharra aipatu zuten egoera kontrolatzeko, gaur egun jende askok sentitzen duen telefonoarekiko adikzioaz jabetzea bezala.

Mahai-ingurua amaitu aurretik, Asier Aguayo ikertzaile grafikoa elkartu zen, sare sozialetan diseinuak liburuetan eta ikonografian izan duen bilakaera aztertzen duena, arlo fisikoaren eta digitalaren arteko desberdintasunak adieraziz. Unibertsitateko propagandaren estetikaren aldaketak komentatu zituen eta Deustuko logoa ere baloratu zuen. Esanez logoaren tipografia oso polita iruditzen zaiola, baina ez zaiola egokia iruditzen letrek “D” letrarekiko duten proportzioa. Era berean, diseinu grafikoaren profesionalizazioaz (eta profesionaltasun-galeraz) hitz egin zuen mugimendu historikoei dagokienez, hala nola abangoardiei dagokienez.

Azkenik, aipatutako irakasleek, Olaia Urtiaga aurkezlearekin batera, podcastei buruz hausnartu zuten., baita gaur egun informazioa kontsumitzeko moduari buruz eta sare sozialak demonizatu gabe erabiltzearen garrantziari buruz ere. Gaur egungo komunikazioa multimedia eta transmedia dela azpimarratu zuten, profil desberdinak beharrezkoak direla, eta irratiaren krisia aipatu zuten.

Andrea Arruti 14 argitalpen
Komunikazioko ikaslea
Estudiante de Comunicación + TCAM y Becaria de DeustoKom News durante el curso 2024/2025.

Zurea da hitza

Egin ezazu iruzkin bat

Your email address will not be published.


*


This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.