Deustuko Unibertsitateak Ekintzaile Astearen 6. edizioa antolatu du, eta, lehen aldiz, bi asteko epera luzatu da. Ekintzak azaroaren 17tik 21era eta 24tik 28ra antolatuko dira. Aurtengo leloa ‘La persona: el motor del cambio’ da, eta helburua, berriz, Deustuko Unibertsitateko ikasleen izpiritu ekintzailea bultzatzea: ikasleek ideiak garatu eta elkarbanatzen ikasi dute taldean lan eginez.
Era berean, astean zehar, ekintza eta dinamika ugari antolatu dira ikasleen parte-hartzea sustatzeko, eta ideiak ikasle taldeek, irakasleek zein unibertsitate kanpoko kolaboratzaileek proposatu eta antolatu dituzte. Horrela, 42 ekintza antolatu dira guztira, Bilboko eta Donostiako Deustuko Unibertsitateetan, eta nahiz eta egitasmoa kurtso ezberdinetako ikasleei zuzenduta egon den, publikoak ere izan du parte hartzeko aukera.
Donostiako campusak goizeko 8etatik arratsaldeko 15:30era bitartean egin ditu ekintzak; besteen artean, honakoak: solasaldiak, proiektu sozialean mintegiak, jatetxe bat irudikatzea, merkatu ikerketan oinarritutako ekintzak, kolaborazioko kontsumo tailerrak, ekintzailearen bazara, sokatira, Bootstrapping-a, Pantoriko kideekin solasaldia, eta abar.