Zosmasarien IV. edizioa Deustuko Unibertsitatearen, Caritas-en eta Noticias de Gipuzkoaren lankidetzarekin antolatu da
Datorren ekainaren 14an, ostirala, eguerdiko 12:00etan jakinaraziko da Zosmasariak saria, Komunikazioko Graduko 3. mailako ikasleek Caritasentzat egin duten publizitate plan onena sarituko duena.
Sariak emateko ekitaldia Innoguneko Ekitaldi gelan izango da, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean.
Lehenengo saria 2013ko udan Zosmamedian, Caritasen edo Noticias Taldean praktikak egiteko aukera izango da. Bigarren saria 2014ko El Sol Jaialdian doaneko izen ematea talde osoarentzat da.
Zosmasarien asmoa da profesionalen errealitatea Deustuko Unibertsitateko ikasleei hurbiltzea, eta, ondorioz, lotura egiazkoago eta hurbilagoa lortzea enpresa arloaren eta unibertsitateko ingurune pedagogikoaren artean.