Ate Irekien lehenengo jardunaldia jendez lepo egon da

Atea irekien jardunaldian jende asko hurbildu da guregana
Atea irekien jardunaldian jende asko hurbildu da guregana

Deustuko Unibertsitateak bi ekimen izan ditu gaur goizean; batetik, Giza Zientzietan lizentziatutako ikasleen agur ekitaldia, inbestidura, eta, bestetik, etorkizuneko ikasleen harrera, Ate Irekien jardunaldian.

Azken horretan, Deustuko Unibertsitateko Donostia eta Bilboko campus-etako graduen inguruko informazioa ikasle berriei helarazten aritu dira. Urtero ekintza horren helburua etorkizunean ikasle izan daitezkeenei Unibertsitatea erakustea eta formazio eskaintza azaltzea da.

Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko Komunikazioko Departamenduari dagokionez, zazpi irakasle aritu dira etorkizuneko ikasle eta gurasoekin hitz egiten: Leyre Arrieta, Eider Landaberea, Esther Zulaika, Alazne Mujika, José Angel Achón, Josean Marin eta Ion Muñoa. Atseden hartzeko betarik gabe aritu dira goiz osoan zehar, jende asko gerturatu baita Komunikazioko Graduari buruz galdezka.

Hurrengo Ate Irekien jardunaldiak martxoaren 26an eta maiatzaren 7an izango dira. Baina ordura arte ere, nahi duen ororentzat ateak irekita izango dira Deustuko Unibertsitatean.

Joana Ezkiaga, Ilargi Tapia, Lorena Aristeguieta eta Irati Sarasua

Infocom Editore Taldea 13 publicaciones