Komunikazioko eta Euskal Gaietako ikertaldeen topagunea bilatu nahi dugula eta, jardunaldi bat antolatu dugu datozen azaroaren 7 eta 8an, Bilboko eta Donostiako campusetan, gure arteko lankidetza indartu eta emankor bihurtzea ere gogoan ditugula. Komunikazioa eta identitatea(k) bi ikertaldeen arteko gai uztarria izan daitekeenaren gerizpean, oraingo jardunaldian lantzeko gaia hurrengo galderaren bitartez aurkeztera deliberatu gara: nola komunikatzen d(it)ugu identitatea(k)?
ELIXABETE PEREZ GAZTELU Euskal Filologian lizentziatua eta doktorea (Deustuko Unibertsitatea). Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da eta Donostiako eta Bilboko campusetan irakasten du. Komunikazioko Graduan irakasgai hauek ematen ditu: Informazioaren eta Komunikazioaren Teoria I, Prentsa idatziko mezuak ekoiztea eta lantzea, Ahozko Komunikazioaren Lantegia eta Gradu Amaierako Lana (euskaraz eta gaztelaniaz). Hizkuntza modernoen eta Euskal hizkuntza eta kultura graduetan, berriz, Idazketa akademikoa. Bere argitalpenetan gai hauek landu ditu: Komunikazio-gaitasunak, hizkuntzaren erabilera komunikazioan. Azken urteotan gazte euskaldunen komunikazio idatziaren gaitasuna ikertzen aritu da lanean. Komunikazioko ikertaldeko kidea da. Eusko Jaurlaritzak B motakotzat onartua. Beste ikergai batzuk: IKT eta hizkuntzaren erabilera ahozko eta idatzizko komunikazioan. Euskal hedabideen hizkuntzaren erabilera.
Egun, ukaezina da komunikazioak duen garrantzia. Mende berriaz geroztik bizi dugun gizarteak ez dauka ia antzekotasunik orain dela urte batzuk bizi zutenarekin; hori dela eta, bertako ezaugarriak desberdinak dira. Egun bizi dugun industriaz geroko […]
Gipuzkoako Foru Aldundira iritsi baino askoz lehenago, ekintzailetzari ekin zenion, bi proiektu interesgarrirekin: 943 Magazine eta Robin Comunicación. Kontatuko diguzu nolakoa izan zen proiektu bakoitzaren hasiera eta ondorengo garapena? Nire kasuan, ekintzailetza beti izan da […]
2018ko ekainaren 22a Jardunaldiaren triptikoa Jardunaldiak hainbat proposamen egingo ditu, gure historiografian eta kultur ikasketetan gehiei landu ez den gai baten inguruan: zein komunikazio prozesuk hartu zuten parte Euskal Herrian, Erdi Arotik hasi eta gaur […]