Euskarabildua 2023: “Utopiatik egunerokora. Google gabe, aukera burujabeak badira”

Bihar, urriak 26, Euskarabildua jardunaldiaren 12. edizioa egingo da Donostiako San Telmo Museoan. Urtero egiten diren jaurdunaldien helburua proposamen praktikoen bidez euskara eta teknologia uztartzea eta ezagutza sustatzea da.

Aurtengo gaia herritarren, enpresen eta erakundeen egunerokotasunerako teknologia subirano eta libreetan oinarrituko da, eta software libre eta burujabea herritarrei hurbiltzeko lan egiten duten kolektibo eta proiektuak balioetsi eta ezagutzeko aukera emango du, Google unibertsoaz haratago.

Horretarako, Alexis Kauffmann, Frantziako Hezkuntza Ministerioaren sektore digitaleko software eta hezkuntza baliabide libreen arduradunak, hezkuntzan baliabide libreen garapena bultzatzeari buruzko hitzaldia emango du. Bestetik, Frantziako hezkuntza-baliabide libreen ereduari buruzko hitzaldiak ere izango dira, eta baita Common Voice euskarazko ahots bidezko teknologia lortzeko ekimen komunitarioari, Oodoo enpresa kudeaketarako aplikazioari eta Nextcloud bulego birtualari buruzkoak ere. Aurtengoan Miren Berasategi Zeberio Komunikazioko graduko irakasleak egingo du hasiera hitzaldia.

Izen-ematea doakoa da eta beharrezkoa da bertaratzeko, eta Euskarabilduaren web orriaren bidez egin daiteke. Anima zaitez!

Aiala Rodríguez Frontela 2 argitalpen
Estudiante de Administración y Dirección de Empresas + International Management Skills.

Zurea da hitza

Egin ezazu iruzkin bat

Your email address will not be published.


*


Webgune honek Akismet erabiltzen du spama saihesteko. Nola prozesatuko dira zure iruzkinaren datuak?