Elixabete Perez Gaztelu irakasle ikertzaileak gaurkotasun handiko gai batekin parte hartu du euskararen Akademiaren lan handian; euskal gazteen komunikazio digitalaren ikerketarekin
‘Arantzazutik mundu zabalera. Euskararen normatibizazioa: 1968-2018’ liburuan, azken 50 urteetan euskararen normatibizazioaren arloan egindako lanak eta etorkizunera begirako proposamenak bildu ditu Euskaltzaindiak, Euskaltzaindiaren lehen mendeurrenaren (1918-2018) eta euskara batuaren hasieraren 50. urteurrenaren kariaz.
ELIXABETE PEREZ GAZTELU Euskal Filologian lizentziatua eta doktorea (Deustuko Unibertsitatea). Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da eta Donostiako eta Bilboko campusetan irakasten du. Komunikazioko Graduan irakasgai hauek ematen ditu: Informazioaren eta Komunikazioaren Teoria I, Prentsa idatziko mezuak ekoiztea eta lantzea, Ahozko Komunikazioaren Lantegia eta Gradu Amaierako Lana (euskaraz eta gaztelaniaz). Hizkuntza modernoen eta Euskal hizkuntza eta kultura graduetan, berriz, Idazketa akademikoa. Bere argitalpenetan gai hauek landu ditu: Komunikazio-gaitasunak, hizkuntzaren erabilera komunikazioan. Azken urteotan gazte euskaldunen komunikazio idatziaren gaitasuna ikertzen aritu da lanean. Komunikazioko ikertaldeko kidea da. Eusko Jaurlaritzak B motakotzat onartua. Beste ikergai batzuk: IKT eta hizkuntzaren erabilera ahozko eta idatzizko komunikazioan. Euskal hedabideen hizkuntzaren erabilera.
UNIC Unibertsitatearen eskutik, Deustuko Unibertsitateak eta Koç Unibertsitateak (Istanbul) ‘Science Communication Workshop’ lantegia antolatu dute unibertsitate hauetako ikasleentzat. Bochumeko Ruhr Unibertsitateko ikasleentzat ere eskuragarri egongo da. Lantegi honen helburu nagusia parte-hartzaileei ikerketa-komunikazioari, zientziarako idazketa akademikoari, […]
Aurten bete dira 50 urte Euskaltzaindiak euskara eredu bateratua abian jarri zuenetik, hots, euskara batuaren jaiotza ofizialetik. Arantzazuko Batzarrean daude urtemuga bete berri duen lorpenaren oinarriak; izan ere, 1968. urteko urriaren 3an, 4an eta 5ean […]
Badakigu Euskal Filologia ikasi zenuela. Zergatik erabaki zenuen hori ikastea? Ikasketa horiek euskararen egoera hobeto ulertzen lagundu zizun? Euskal Filologia ikasten hasi nintzenean dena erdaraz ikastetik nentorren, eta orduan niretzat ikasketa horiek izan ziren euskaraz […]