Joan den maiatzaren 21ean aurten ikasketak amaitu dituzten Komunikazioko Graduko eta Zuzenbidea+Komunikazioko Gradu Bikoitzeko ikasleak agurtzeko aukera izan genuen, Unibertsitatetik kanpora bide berriei ekin aurretik. Irakasle talde handi baten presentzia izan zuen ekitaldi xumean, zerbitzatutako luncharen inguruan sortu ziren taldetxoetan, ikasketa garai honetan zehar izandako hainbat bizipen gogoratzeko tartea izan zen, eta baita datozen hilabeteetan ikasleek dituzten etorkizunerako asmoei buruz solasean aritzeko ere.
Ekitaldian izan ziren Zuzenbide Fakultateko dekanoa, Gema Tomás, eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatekoa, Eduardo Ruiz Vieytez. Beraratutakoei hitz batzuk eskeini zizkieten, urte hauetan zehar unibertsitatearengan izandako konfidantza eskertuz eta etorkizunerako proiektuetan onena opatuz. Aldi berean, Donostiako campuseko Deusto Alumniko arduradun den Carl Kutzek ikasleei gogorarazi zien graduatu orok daukala aukera Deustuko Unibertsitateko ikasle ohien komunitatearen parte izateko.
JUAN I. PAGOLA CARTE Informazioaren Zientzietako lizentziatua da eta Komunikazioko doktorea (Deustuko Unibertsitatea). Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakasle kontratatu doktorea da. Komunikazioko Graduan eta Erakunde, Enpresa eta Ikus-Entzunezko Komunikazioaren Kudeaketako Masterrean irakasten du. Irakasgai hauek ematen ditu: graduan, “Erakundeetako komunikazioaren teoria”, “Komunikazio proiektuen diseinua”, “Etika zibikoa eta lanbidekoa” eta “Garapen globala eta migrazioak”; eta, graduondoan, “Enpresa, erakunde eta ikus-entzunezko komunikazioa: sakontzea”. Bere argitalpenetan gai hauek landu ditu: etika eta erantzukizuna komunikazioan. Azken urteotan hainbat kargu izan ditu unibertsitatean: Komunikazioaren Kudeaketako Masterreko zuzendaria; Deusto Campuseko koordinatzailea (unibertsitate elkartearentzako elkartasun, kultura, kirol eta fede jarduerak) eta “Etika zibikoa eta lanbidekoa” irakasgaiko koordinatzailea (bi azken horiek Donostiako campusean).
Ia hiru aste pasatu dira Komunikazioko Graduko ikasleek inbestidura ekitaldia ospatu zutenetik. Hain zuzen ere, otsailaren 2an ospatu zen ekitaldi berezia. Komunikazioko Graduko ikasleez gain, Donostiako Campuseko Loiola Centrum eraikinean elkartu ziren Turismoko nahiz Gizarte […]
Komunikazioko Gradua egiten hasi zinen eta, aldi berean, zure ibilbide profesionala garatu duzu kulturaren kudeaketaren eta komunikazioaren arloan.Harrezkero, ez zara gelditu.Noiz eta nola konturatu zinen zure bokazioa zela? Galdera hori sarritan egin diot neure buruari. […]
Aurten bete dira 50 urte Euskaltzaindiak euskara eredu bateratua abian jarri zuenetik, hots, euskara batuaren jaiotza ofizialetik. Arantzazuko Batzarrean daude urtemuga bete berri duen lorpenaren oinarriak; izan ere, 1968. urteko urriaren 3an, 4an eta 5ean […]