Urriaren 26, 28 eta azaroaren 2 eta 4an, arratsaldeko 7:00etan Koldo Mitxelenak kritikatutako 4 film ikusteko aukera izango da Errenterian. Film-emanaldi bakoitzaren ondoren hizketaldia egin ahal izango da Jose Luis Rerbordinos, Txema Muñoz, Juanmi Gutierrez eta Elixabete Perez Gazteluk lagunduta. Ikus aurkezpena eta egitaraua.
ELIXABETE PEREZ GAZTELU Euskal Filologian lizentziatua eta doktorea (Deustuko Unibertsitatea). Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da eta Donostiako eta Bilboko campusetan irakasten du. Komunikazioko Graduan irakasgai hauek ematen ditu: Informazioaren eta Komunikazioaren Teoria I, Prentsa idatziko mezuak ekoiztea eta lantzea, Ahozko Komunikazioaren Lantegia eta Gradu Amaierako Lana (euskaraz eta gaztelaniaz). Hizkuntza modernoen eta Euskal hizkuntza eta kultura graduetan, berriz, Idazketa akademikoa. Bere argitalpenetan gai hauek landu ditu: Komunikazio-gaitasunak, hizkuntzaren erabilera komunikazioan. Azken urteotan gazte euskaldunen komunikazio idatziaren gaitasuna ikertzen aritu da lanean. Komunikazioko ikertaldeko kidea da. Eusko Jaurlaritzak B motakotzat onartua. Beste ikergai batzuk: IKT eta hizkuntzaren erabilera ahozko eta idatzizko komunikazioan. Euskal hedabideen hizkuntzaren erabilera.
Related Articles
ZINETEK itzuli da
Abian da ZINETEK egitasmoaren bigarren saioa. Azaroaren 25ean izango da, goizeko 11:00etan, eta filma Orona Fundazioaren auditorioan eskainiko da. Helburua da gazteak zinemara eta berrikuntzara bultzatzea, eta euren ikuspegi kritikoa eta formazioa garatzen laguntzea. Aurkezpenaren […]
Exilio y arte cinematográfico, tema del próximo congreso a celebrar en la UD
2011ko azaroak 2
Maria Manzaneque
Eskolan
Comments Off on Exilio y arte cinematográfico, tema del próximo congreso a celebrar en la UD
Los próximos días 23, 24 y 25 de noviembre se va a celebrar en la Universidad de Deusto de San Sebastián el “Congreso de exilio y cine” organizado por el centro y con motivo de […]
Rob Stone: “Las series de televisión se han convertido en el medio de los escritores”
2012ko abenduak 17
Cristina Fernandez
Ekintza extrakurrikularrak, Eskolan
Comments Off on Rob Stone: “Las series de televisión se han convertido en el medio de los escritores”
El pasado jueves, Rob Stone, Catedrático y Director del Departamento de Cine de la Universidad de Birmingham, visitó a los alumnos de tercero de Comunicación. El tema central de la charla fue la evolución de […]