Ate irekiak denon eskura

10422935_10152706551317881_6073431975506876571_nUrte berriarekin batera, Deustuko Unibertsitateak lehen ate irekiak eskainiko ditu larunbat honetan, urtarrilak 24, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Helburua da etorkizuneko ikasleei unibertsitateak eskaintzen dizkien gradu edo gradu bikoitzari buruzko informazio osoa helaraztea. Gazteek, gurasoek eta orientatzaileek aukera izango dute interesatutako titulazioetan sakontzeko, eta instalazioak hobeto ezagutzeko bisitaldi gidatuen bitartez.

Bisitarien profilari dagokionez, Leyre Arrietak dio batxilergoko bigarren mailako ikasleak izan ohi direla ohikoenak. “Lehenbiziko jardunaldi honetara datozen askok nahiko ziur izaten dutenez hautatu nahi duten ikasketa, hori baieztatzera hurbiltzen dira”. Edonola ere, batxilergoko lehen mailako ikasleak geroz eta gehiago animatzen dira ate irekietara etortzen, baina normalean zer ikasi oso argi ez dutenak izaten dira.

Komunikazioko Graduko sailean Leyre Arrieta, Elixabete Garmendia, Josean Marin eta Alazne Mujika egongo dira, eta Zuzenbidea + Komunikazioa Gradu bikoitzean, José Ángel Achón. Arrietak eskaintza erakargarria izatea espero du eta, zerbait eskatzekotan, etorkizuneko ikasleek ikasle bezala komeni litzatekeen profila izatea nahiko luke, hau da, “irakurtzen, idazten eta azken berriez interesatzen gogoko duten, eta lan egiteko motibatuak dauden ikasleak izatea”.

Miriam Arandia 55 argitalpen
Komunikazioko ikaslea · [:es]Becaria para Infocom en 2014[:eu]Infocomerako bekaduna 2014an