Urriaren 26, 28 eta azaroaren 2 eta 4an, arratsaldeko 7:00etan Koldo Mitxelenak kritikatutako 4 film ikusteko aukera izango da Errenterian. Film-emanaldi bakoitzaren ondoren hizketaldia egin ahal izango da Jose Luis Rerbordinos, Txema Muñoz, Juanmi Gutierrez eta Elixabete Perez Gazteluk lagunduta. Ikus aurkezpena eta egitaraua.
ELIXABETE PEREZ GAZTELU Euskal Filologian lizentziatua eta doktorea (Deustuko Unibertsitatea). Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da eta Donostiako eta Bilboko campusetan irakasten du. Komunikazioko Graduan irakasgai hauek ematen ditu: Informazioaren eta Komunikazioaren Teoria I, Prentsa idatziko mezuak ekoiztea eta lantzea, Ahozko Komunikazioaren Lantegia eta Gradu Amaierako Lana (euskaraz eta gaztelaniaz). Hizkuntza modernoen eta Euskal hizkuntza eta kultura graduetan, berriz, Idazketa akademikoa. Bere argitalpenetan gai hauek landu ditu: Komunikazio-gaitasunak, hizkuntzaren erabilera komunikazioan. Azken urteotan gazte euskaldunen komunikazio idatziaren gaitasuna ikertzen aritu da lanean. Komunikazioko ikertaldeko kidea da. Eusko Jaurlaritzak B motakotzat onartua. Beste ikergai batzuk: IKT eta hizkuntzaren erabilera ahozko eta idatzizko komunikazioan. Euskal hedabideen hizkuntzaren erabilera.
Los próximos días 23, 24 y 25 de noviembre se va a celebrar en la Universidad de Deusto de San Sebastián el “Congreso de exilio y cine” organizado por el centro y con motivo de […]
El 3 de noviembre estuve junto con el catedrático de cine Rob Stone presentando nuestra obra publicada en castellano y en inglés en el Cine Club FAS de Bilbao. El debate fue muy interesante y se […]