2013ko Zosmasariak, martxan

Asteartean, otsailak 6an, aurkeztu ziren Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean 2013ko Zosmasariak, Zosmamediaren, Caritasen eta Noticias de Gipuzkoaren kolaborazioarekin. Hiru entitateetako kideak gerturatu ziren Arrupe Eraikineko gelara, eta sariak zertan datzan aritu ziren hizketan Komunikazioko Graduko hirugarren mailakoei. Aurreko urtean Kantzerraren Kontrako Asoziazio Espainiarrarekin (AECC) kolaboratu zuten bezala, aurten Caritasekin kolaboratzeko aukera izango dute. Egitekoa? Publizitatea irakasgaiaren barruan, publizitate plan bat aipatutako Eliza erakunde humanitarioaren boluntariotzaren papera erakusteko eta sustatzeko. Izan ere, Caritas boluntariotzaren entitate bat izan eran, duen aktiborik garrantzitsuena da lan altruista eta solidarioarena; dudarik ez dago boluntariorik gabe ez zela existituko.

Ikasleak publizitatearen munduan murgilduko dira hilabete hauetan zehar, Alazne Mujika irakaslearen gidaritzapean. Ikasleen gogoak eta ilusioa jada piztuak ez badaude, bi sari benetan erakargarri eta gozo eskaintzen zaizkie. Lehenengo saria, talde irabazleko lau kideek udan praktikak egiteko aukera Zosmamedia Taldean; bigarrena, maiatzean Bilbon ospatzen den publizitateko El Sol Jaialdi Iberoamerikarrerako sarrerak. Publizitateko agentzia profesionalak balira egingo dute lan, 3-4 kideko taldeetan, eta amaieran Zosmamediaren eta Caritasen aurrean egindako proiektua aurkeztu beharko dute. Bi horien esku egongo da irabazleen hautaketa: publizitate planaren planteamendu eta diseinu hoberena egiten duena izango da saritua. Sari hauek lanerako motibazioa indartzen dutela bat datoz ikasleak, eta are gehiago egungo lan munduko egoera zein den sumatuta. Beraz, ekin gogor, hasi lanean eta zorte on guztiei!

 

Infocom Editore Taldea 13 argitalpen