Hemen da 19. Kameratoia, Euskal Herriko ikus-entzunezko rally ezagunena

Kameratoia Euskal Zinebilera 2023

Beste urte batez Euskal Herriko ikus-entzunezkoen rally ezagunena dator Lekeitiora. 18 eta 26 urte bitarteko gazte sortzailea bazara hau da zure lehiaketa! Aurten 19. edizioa ospatuko da Lekeitioko Euskal Zine Bileraren jaialdiaren barruan eta urriaren 20tik 22ra bitartean Lekeitioko kaleak kamaraz beteko dira. 

Sariak irabazteak gaiz, soinuari buruzko doako masterclass batean parte hatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek eta, hori gutxi balitz, Lekeition urriaren 20ko gaua doan igarotzeko aukera izango da izena ematen duten lehen 20 lagunentzat.

Era berean, asteburu horretan sortutako obra guztiak pantaila handian jarriko dira ikusgai urriaren 22an, 16:30ean, Lekeitioko Ikusgarri Zineman, eta hiru onenak sarituko dira 800€ eta 350€rekin, publikoaren sariaz gain.

Ekitaldiko epaile izango dira Estibaliz Urresola, sari ugari jaso dituen 20.000 especies de abejas (2023), Cuerdas (2022) eta Polvo Somos (2020) bezalako zinten zuzendari laudiarra, eta Aitzol Saratxaga, gidoilari, zuzendari eta musikagile bilbotarra, 2018ko FANT-Bilbao Jaialdian saritutako Ziren filmarekin zuzendari gisa debutatu zuena eta aurrerago Basoan (2018) eta Lanbroa (2022) lanetan aritua.

Aurreko edizioetako film laburrak webgunean daude ikusgai, baita erregistratzeko eta ikasteko eta hazteko aukerak eskaintzen dituen ekitaldi berezi honetan izena emateko jarraibide guztiak ere. Ez geratu parte hartu gabe!

Estefany Fernandes 39 argitalpen
Komunikazioko ikaslea · Becaria de DeustoKom News durante el curso 2022/2023