Martxoaren 15era arte epea zabalik dago Deustuko Unibertsitateak antolatutako XII. Poesia Lehiaketan eta XXVIII. Kontakizun Laburren Lehiaketan izena emateko. Bi ekimenetan parte hartu ahal izango dute bai ikasleek, bai unibertsitateko langileek, bai beste ikastetxeetako langileek ere.
Hiru modalitate daude: gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez. Gaia librea izango da eta, poesiaren kasuan, ezin izango da ehun bertso baino luzeago izan. Aldiz, kontakizun laburren luzerak ez ditu bost orrialde baino gehiago hartuko.
200 euroko saria jasoko du lehen postuan geratzen denak, eta 100 eurokoa bigarren sailkatuak, modalitate bakoitzeko.
Parte hartzeko, beharrezkoa da lana posta elektronikoz erantsitako dokumentu gisa bidaltzea, obraren izenburuarekin eta pertsonaren izengoitiarekin.
Anima zaitez!