Komunikazioko eta Euskal Gaietako ikertaldeen topagunea bilatu nahi dugula eta, jardunaldi bat antolatu dugu datozen azaroaren 7 eta 8an, Bilboko eta Donostiako campusetan, gure arteko lankidetza indartu eta emankor bihurtzea ere gogoan ditugula. Komunikazioa eta identitatea(k) bi ikertaldeen arteko gai uztarria izan daitekeenaren gerizpean, oraingo jardunaldian lantzeko gaia hurrengo galderaren bitartez aurkeztera deliberatu gara: nola komunikatzen d(it)ugu identitatea(k)?
ELIXABETE PEREZ GAZTELU Euskal Filologian lizentziatua eta doktorea (Deustuko Unibertsitatea). Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da eta Donostiako eta Bilboko campusetan irakasten du. Komunikazioko Graduan irakasgai hauek ematen ditu: Informazioaren eta Komunikazioaren Teoria I, Prentsa idatziko mezuak ekoiztea eta lantzea, Ahozko Komunikazioaren Lantegia eta Gradu Amaierako Lana (euskaraz eta gaztelaniaz). Hizkuntza modernoen eta Euskal hizkuntza eta kultura graduetan, berriz, Idazketa akademikoa. Bere argitalpenetan gai hauek landu ditu: Komunikazio-gaitasunak, hizkuntzaren erabilera komunikazioan. Azken urteotan gazte euskaldunen komunikazio idatziaren gaitasuna ikertzen aritu da lanean. Komunikazioko ikertaldeko kidea da. Eusko Jaurlaritzak B motakotzat onartua. Beste ikergai batzuk: IKT eta hizkuntzaren erabilera ahozko eta idatzizko komunikazioan. Euskal hedabideen hizkuntzaren erabilera.
Laneko ibilbidea goi mailako ikasketetan ari zinela hasi zenuen. Bokaziozko kazetaria zarela esan daiteke, eta bazenekiela. Noiz eta zelan sentitu zenuen lanbide horretan aritu nahi zenuela? Txiki-txikitatik oso teatreroa izan naiz eta beti sentitu dut […]
Donostiako Campuseko Loiola Centrumean 150 pertsona baino gehiago bildu ziren, ezagutzaz eta emozioz beteriko ekitaldi batean. Zigor Aldama kazetariak argazkigintzak informazioen komunikazioan duen garrantziari buruzko hitzaldi bat eman zuen. Aldamak irudi batzuk erabili zituen bere […]
Joan den ostiralean, hilak 8, ospatu zen Nazioarteko Emakumeen Eguna. Hori horrela, hainbat herritako elkarte feministek greba orokorra deitzeaz gain, egun osorako emakumearen inguruko hainbat ekintza prestatu zituzten. Ekintza horietan parte hartu zuten, era batera […]