Geografia eta Historian lizentziatua da eta Historia Garaikideko doktorea (Deustuko Unibertsitatea). Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da eta Donostia eta Bilboko campuseetan irakasten du. Komunikazioko eta Giza Zientzietako Graduetan irakasten du. Irakasgai hauek ematen ditu: “Egungo Mundua” (Graduko 1. mailan), “Gaurko errealitatea interpretatzeko bideak” (Graduko 2. mailan), “Gizarteko auzi eta dilemak I” (Graduko 3. mailan) eta "Mundo Actual" (Giza Zientzietako 4. mailan). Bere argitalpenetan gai hauek landu ditu: euskal abertzaletasuna, euskal erbestea, europazaletasuna, eta hedabideen historia. Azken urteotan Euskadiko Lehen Gobernuko Dokumentu-Funtsaren eta euskal abertzaletasunaren inguruko sinboloei buruzko ikerketetan aritu da. Komunikazioko ikertaldeko kidea da, Eusko Jaurlaritzaren aitorpena duen taldea. Beste hauek ere baditu ikergai: Sinbologia musikala, komunikabideek errealitatearen pertzepzioan jokatzen duten papera eta, orokorrean, Euskal Herriko historia garaikidea eta egungo historia.