Miren Berasategik eta Ion Muñoak Infocom blogari buruzko ikastaro bat eskaini dute gaur, asteartea, 228ko bilera gelan. Helburua izan da komunikazioko sailean lan egiten duten irakasleei blogean edukiak nola publikatu behar dituzten irakastea.
Ikastaroak ordubete iraun du, eta landu diren gaiak honakoak izan dira: Infocom WordPress sisteman oinarritzen dela, blogaren egitura zein den ezagutzea, sarbiderako beharrezkoak diren pausuak aztertzea, norberaren profila itxuratzeko jarraibideak ikastea, eta edukiak publikatzeko orduan kontuan izan behar diren zenbait alderdi azaltzea.
Edukiak argitaratzeko, batez ere, lau dira aintzat hartu beharreko aspektuak: titulua, edukia bera, kategoriak eta etiketak. Bestetik, jakinarazi dute bai izenburua bai edukia dagokion hizkuntzan idatzi behar direla. Edukiak kategorietan sailkatzea ezinbestekoa da; aitzitik, ezingo dira ikusi. Etiketei dagokienez, berriz, gomendagarriak dira edukiaren gai berari buruzko edukiak bilatu eta Interneten erraz nabigatzeko. Azaldu dute ez dela beharrezkoa “komunikazio” etiketa txertatzea, blogak komunikazioarekin lotutako gaiak biltzen dituelako.
Eduki oro Infocom-eko arduradunen eskuetatik igaroko da, eta ezingo dira argitaratu, euren onespenaren bitartez ez bada. Arduradunek kontuan izango dute denboraren bakantzea; edukien gaurkotasuna, denbora-tartea, eta publikatzeko eduki kopurua.
Argi eta garbi utzi dute blogean ez direla, soilik, alor jakinei buruzko edukiak publikatuko, autoreari interesgarriak izan dakizkiokeen gaiei buruzko artikuluak edo gogoetak baizik. Gomendatzen dute edukiak luzeak ez izatea eta gaurkotasuna duten gaiei buruzko testuak izatea.
Infocom-ek, oraindik, hobetzeko zer baduenez, blogeko arduradunek aldaketak egiteko proposamenak onartuko dituzte. Edozein argibiderako, interesa duen orok Infocom-eko arduradunekin jarri behar du harremanetan.