Irratiaren Nazioarteko Eguna, zuzenean campusetik

Irratiaren Nazioarteko Eguna ospatu dugu gaur, otsailak 13, Deustuko Unibertsitatean ere. Martín Martínezek eta Juan Di Lagok aurkeztutako zuzeneko saio batekin egin da, Habla Radio irratiko 92.9 FM frekuentzian emititu dena. Juan Mari Mañero, Jose Mari Alonso, Olga Grande, Tito Irazusta, Carlos Bengoa eta Unai Valverde izan dira ekitaldian, baita Komunikazio eta Zuzenbide+Komunikazioko 2. eta 3. mailako ikasleak ere.

Irratiaren historiari eta gure bizitzan duen garrantziari buruz aritu dira parte hartzaileak. Batzuek komunikabide hau den ondareari eta bere garrantziari buruz hausnartu duten bitartean, beste batzuek irrati-tradizioa eta digitala, streaminga eta edukia kontsumitzeko beste modu batzuk nabarmendu nahi izan dituzte.

Bertaratutakoen artean, Komunikazioko graduko ikasleek toki garrantzitsua hartu dute, irratiak gaur egungo gizartean duen eraginari buruzko galderak egin eta jakin-minez jarraitu baitute saioa. Ekitaldia ez da irratiaren botereari eta garrantzi historikoaren ospakizun eta hausnarketa soila izan; gaur egungo egoerarekin konparatzeko aukera ere eman du, edukiaren digitalizazioak eta pertsonalizazioak markatutako aro honekin hain zuzen.

Irratiaren botereari eta garrantzi historikoaren ospakizun eta hausnarketa aparta eskaini du saioak

Eztabaidatu da nola aldatu den musika kontsumitzeko modua, generoen aukera zabala entzungarri jartzen zuen irratitik Spotify bezalako plataformetara, erabiltzaile bakoitzak bere musika-hautaketa sortzen duenetara. Kirol-transmisioarekin eta albisteekin ere antzeko joerak ikusten ari gara.

Interesgarria izan da konturatzea gaur egungo profesionalek, teknologia berrietara egokituta egon arren, estimu handia diotela irratiaren esentziari, eta aitortzen dutela haren balio paregabea lotura emozionalak sortu eta entzuleei hurbiltasuna eskaintzeko orduan. Irratiaren garapenari eta etorkizunari buruzko eztabaidak are gehiago aberastu du ekitaldia, eta komunikabide honek etengabe aldatzen ari den mundu honetan duen garrantzia erakutsi du.

DeustoKOM 13 argitalpen
Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko ikasleen aldizkari digitalaren editore taldea.

Zurea da hitza

Egin ezazu iruzkin bat

Your email address will not be published.


*


Webgune honek Akismet erabiltzen du spama saihesteko. Nola prozesatuko dira zure iruzkinaren datuak?