Espainia da, berriz ere, immigrazio irregularra sartzeko Europar Batasunaren ate nagusia. 2018an gertatu zen bezala, Espainiako kostaldera iritsitakoek Mediterraneoko gainerako herrialdeetan erregistratutakoak gainditu dituzte, oraingoan Kanarietarako bidea berraktibatu delako, Europarako biderik hilgarriena. 2020ko balantzeak adierazten du sarrera irregularrak %30 inguru hazi direla 2019koaren aldean. Hondoratzeak ere ugaritu egin dira, eta gutxienez 872 pertsona hil edo desagertu dira Espainiarako bidean, Migrazioetarako Nazioarteko Erakundearen kalkuluaren arabera.
Datu gogor hauei erreparatuz, Komunikazio Graduko ikasle talde batean konturatu gara zeinen larria den egoera; eta horregatik, laguntzea gustatuko litzaiguke.
Aste honetan zehar, azaroaren 8tik 12ra, Arrupe eraikineko janari makinen ondoan elikagai bilketa bat antolatu dugu bigarren mailako ikasle talde batek. Janari bilketa hau Zaporeak elkartea laguntzeko asmoarekin antolatu dugu, Gestión y Organización de Empresas ikasgaian aurrera eramandako proiektu baten parte izanik.
Zaporeak Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen dien irabazi asmo gabeko elkartea da. Egun, Grezian dauden errefuxiatu esparruetan janaria prestatzen dute harrapatuta dauden pertsona zaurgarrienen bizi baldintzak hobetzeko helburuarekin.
Hori aurrera eraman ahal izateko, Deustuko Unibertsitateko ikasleen laguntza eskatzen dugu hurrengo elikagaiak bildu ahal izateko: arroza, pasta, txitxirioak, garbantzuak, olioa, tomate frijitua eta espeziak (kuminoa, kurkuma, piperbeltza).
Aurretik eskerrak eman nahi genizkizueke, zuen laguntza ezinbestekotzat ikusten dugulako proiektu hau aurrera eraman ahal izateko.