Kategoriako kazetariak izango ditugu gaur Deustuko Unibertsitatean. Mikel Reparaz, egun Radio Euskadiko informatibo burua, eta Oihane Yustos, Euskadi IrratikoFaktoria saioko esataria, AEBetako azken hauteskundeetatik itzuli berriak dira. Bertan izan ziren iragan azaroaren 4ko deialdian gertatutakoaren berri emateko EITB taldeko entzuleei. Gaur Unibertsitateko Matteo Ricciko Areto Digitalean izango ditugu bi kazetariak euren eguneroko lanari buruz eta jasotako esperientziari buruz hitz egiteko. Mikel Reparaz Chicagon izan zen lanean, Barack Obamaren demokraten egoitzan eta Oihane Yustos berriz Phoenix hirian, John McCain buru errepublikanoek zuten egoitzan.
Hitzordua gaur da, hilak 10, eguerdiko ordu batean.
ASIER LEOZ AIZPURU Komunikazioan doktore da Deustuko Unibertsitatean. Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakasle kontratatua da eta Donostiako campusean irakasten du. Komunikazioko Graduan irakasten du. Irakasgai hauek ematen ditu Herramientas Multimedia, Elaboración de Mensajes Radiofónicos eta Producción Radiofónica. ASIER LEOZ AIZPURU irratian aritu da lanean azken 20 urteotan programa egile, lokutore eta errealizadore moduan EITBn. ASIER LEOZ AIZPURU Komunikazio ikertaldeko kidea da eta iaz defendatu zuen Las revistas especializadas en la configuración de un espacio musical indie en España; el caso Rockdelux 1990-2010 izenburuko tesia.
Apirilaren 28an Deustuko Unibertsitatean Donostiako bost alkategaiekin, Eneko Goia (EAJ), Juan Karlos Izagirre (EH Bildu), Marisol Garmendia (PSE-EE), Borja Corominas (PP) eta Victor Lasa (Elkarrekin Podemos), World kafe bat ospatu zen. Eredu berritzailea izan zuen […]