Kategoriako kazetariak izango ditugu gaur Deustuko Unibertsitatean. Mikel Reparaz, egun Radio Euskadiko informatibo burua, eta Oihane Yustos, Euskadi Irratiko Faktoria saioko esataria, AEBetako azken hauteskundeetatik itzuli berriak dira. Bertan izan ziren iragan azaroaren 4ko deialdian gertatutakoaren berri emateko EITB taldeko entzuleei. Gaur Unibertsitateko Matteo Ricciko Areto Digitalean izango ditugu bi kazetariak euren eguneroko lanari buruz eta jasotako esperientziari buruz hitz egiteko. Mikel Reparaz Chicagon izan zen lanean, Barack Obamaren demokraten egoitzan eta Oihane Yustos berriz Phoenix hirian, John McCain buru errepublikanoek zuten egoitzan.
Hitzordua gaur da, hilak 10, eguerdiko ordu batean.
