UNIC Unibertsitatearen eskutik, Deustuko Unibertsitateak eta Koç Unibertsitateak (Istanbul) ‘Science Communication Workshop’ lantegia antolatu dute unibertsitate hauetako ikasleentzat. Bochumeko Ruhr Unibertsitateko ikasleentzat ere eskuragarri egongo da.
Lantegi honen helburu nagusia parte-hartzaileei ikerketa-komunikazioari, zientziarako idazketa akademikoari, ikerketa-eraginari, zabalkundeari eta gogoeta etikoei buruzko ezagutza eskaintzea da. Kurtso honetan parte hartzen duten ikasleak haien ikerketetarako komunikazio planak diseinatzeko prestatzea da azken muga. Bereziki Gradu Amaierako Proiekturako, master baterako edo doktoretza baterako prestatzen ari direnentzat zuzenduta dago.
Apirilaren 4an eskainiko da online bitartez (Zoom bilera), eta hiru orduko iraupena izango du, 15:00tatik 18:00tara. Izen-ematea nahitaezkoa da kurtsoan parte hartu ahal izateko.