Urriaren 26, 28 eta azaroaren 2 eta 4an, arratsaldeko 7:00etan Koldo Mitxelenak kritikatutako 4 film ikusteko aukera izango da Errenterian. Film-emanaldi bakoitzaren ondoren hizketaldia egin ahal izango da Jose Luis Rerbordinos, Txema Muñoz, Juanmi Gutierrez eta Elixabete Perez Gazteluk lagunduta. Ikus aurkezpena eta egitaraua.
ELIXABETE PEREZ GAZTELU Euskal Filologian lizentziatua eta doktorea (Deustuko Unibertsitatea). Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da eta Donostiako eta Bilboko campusetan irakasten du. Komunikazioko Graduan irakasgai hauek ematen ditu: Informazioaren eta Komunikazioaren Teoria I, Prentsa idatziko mezuak ekoiztea eta lantzea, Ahozko Komunikazioaren Lantegia eta Gradu Amaierako Lana (euskaraz eta gaztelaniaz). Hizkuntza modernoen eta Euskal hizkuntza eta kultura graduetan, berriz, Idazketa akademikoa. Bere argitalpenetan gai hauek landu ditu: Komunikazio-gaitasunak, hizkuntzaren erabilera komunikazioan. Azken urteotan gazte euskaldunen komunikazio idatziaren gaitasuna ikertzen aritu da lanean. Komunikazioko ikertaldeko kidea da. Eusko Jaurlaritzak B motakotzat onartua. Beste ikergai batzuk: IKT eta hizkuntzaren erabilera ahozko eta idatzizko komunikazioan. Euskal hedabideen hizkuntzaren erabilera.
Pasatu dira urte batzuk Aupa Etxebeste! film arrakastatsua estreinatu zutenetik. Orain, 15 urte geroago, Telmo Esnal eta Asier Altuna zuzendariak buru belarri dabiltza laister estrenatuko den filmaren bigarren zatian. Hori horrela, Deustuko Unibertsitatera hurbildu ziren asteartean, […]
El pasado jueves, Rob Stone, Catedrático y Director del Departamento de Cine de la Universidad de Birmingham, visitó a los alumnos de tercero de Comunicación. El tema central de la charla fue la evolución de […]